Mapan ez daude oso aparte Aizkorri eta Gasteiz, baina Arabako hiriburutik urrun ibili ziren atzo Aralarren barneko korronte kritikoko kideak.
Aralarrek ezker abertzalearekin, EArekin eta Alternatibarekin Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan ezkerreko koalizio abertzale bat osatzearen alde agertu ziren Gasteizko batzarrean bildutakoen %93,8, eta %3 baino ez ziren izan kontrako botoak. Iaz Espainiako Gorteetarako bozetan Amaiurrekin joatearen alde %72 eskas agertu ziren, eta zuzendaritzaren proposamenak orain ia erabateko babesa jasotzeak ez du esan nahi lehen kontra zirenak alde jartzea lortu dutenik, ezpada kritikoek mendira joatea erabaki dutela alderdiko batzarrari bizkarra emanda.
Aintzane Ezenarro, Oxel Erostarbe, Mikel Basabe eta Jon Abril, besteak beste, ez ziren izan Aralarren batzarrean. Gutxiengoan zirela jakinda, alderdiko gune erabakitzailean konfrontazioa saihestea erabaki dute. Eta ez dirudi Patxi Zabaletak goraipatzen duen «ezker abertzale zabal» horretan kanpadenda jartzeko batere asmorik dutenik.
Hizpideak
Aizkorri, Gasteiztik urrun
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu