mikel lizarralde
Hizpideak

Adostasunak

2012ko urtarrilaren 5a
00:00
Entzun
Nola eraiki eta eraits daitezke adostasunak? Liburu bateko orrialdea pasatzen den bezala. Sentipen hori eragiten dio kaleko herritarrari Kutxabanken inguruan azken asteetan gertatzen ari den guztiak. Nola da posible negoziazio gogorren ostean alderdi nagusi guztiak bat etortzea kutxenbat egitearekin, kutxen etorkizuna bete-betean baldintzatuko duen erabakia guztien artean hartzea eta bat-batean, administrazio kontseiluaren osaketaz hitz egin behar dutenean, ados ez jartzea?

EAJk eta PPk kontseilua murriztu eta kideak beren artean partekatzea erabaki zutenean bazekiten gaur egungo ordezkaritza politikoari bizkar emanda ari zirela. Erakunde berriaren interesen alde egiteko aitzakiarekin eman dute pauso hori, baina jakinda beren erabakiak lurrikara txiki —edo handi— bat eragingo zuela. Eta eragin, eragin du, Gipuzkoako Foru Aldundiak dagoeneko babesa kendu baitio kutxen bat egiteari. Ez da nolanahiko neurria, azterketa juridikoa ere eskatu baitu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.