Hizpideak

1.300 milioi pertsona

mikel lizarralde
2011ko urriaren 14a
00:00
Entzun
Egunean dolar bat izatera iristen ez diren pertsonak. 1.300 milioi mundu osoan. Gogoa kontsumorako gaiak eskuratzean jarri beharrean, bizirik irautea helburu nagusi eta ia bakar duten 1.300 pertsona.

Mundura begiratu dezakegu, baina gertuago ere pobreziak erakusten du bere aurpegia. Frantzian herritarren %13,5 bizi ziren pobrezia mailaren azpitik 2008an. Orduz geroztiko hiru urteetan krisiak izan duen eragina kontuan hartzen badugu, pobreen kopuruak gora egin duela pentsatzeko arrazoirik ez zaigu falta.

Eta Hego Euskal Herriko biztanleen %1,3k, berriz, Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako barne produktu gordinaren %44,4 dute kontrolpean. 36.000 pertsonarena da aberastasun hori. Eta aberatsak daudelako daude pobreak. Gutxi batzuena delako aberastasuna da askorena txirotasuna. Batak bestea dakar. Horregatik eskatzen dute aberastasunaren aurka jotzeko pobreziaren aurkako taldeek. Pobreak pobre izango direlako aberatsak dauden bitartean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.