andoni egana

Tatuajeak

2024ko azaroaren 22a
05:00
Entzun

Bi hitzak batera iritsi omen ziren gure inguruetara: Tabu eta Tatoo. James Cook kapitain britainiarrak ontzian ekarri zituen, Polinesia aldera bueltatxo bat eman ondoren. Iritsi berri hartan, tatuajea marinelen kontua izan zen nagusiki. Eta marinel askok itsasora justiziaren ihes jotzen zuenez, tatuajea lotu zitzaion gizarte maila baxuenari. Lapur, gaizkile eta gisa horretako jendeak zeraman tatuajea. 

Tabu-k eta tatoo-k bide desberdinak hartu ahala, ezagutu genuen apurka hedatzen. Tatuajea zeramana berezia zen. Ezagutu dugu guztiz hedaturik ere. Ez daramana da aski berezia. Eta orain, beste urrats bat. Atzo, egunkari honek, Itsaso Jauregik Quitatoo enpresaren jabeari egindako elkarrizketa zekarren azken orrian. Damutuen larruazaleko tatuajeak ezabatzean datza bere lana. Ulertzekoa da eskea handia izatea. Jendartea guztiz aldatu da. Lehen gauza asko jotzen ziren betiko. Orain ia ezer ez. Jendarte likido batean bizi ginela asmatu zuenak berak ere, nekez izango zuen gogoan likido horren erakusle nagusi tinta izan zitekeenik. «Berehalakotasunaren garaian bizi dira eta azkar tatuatu nahi dute, baina berehala kendu», dio enpresaren arduradunak.

Enpresaren arduradunaren izenak berak, Victoria Lasterra, ezerk baino hobeto erakusten du ze arotan bizi garen. Barka biezat Antton Olariagak. Bere arloan sartzen ari naiz...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.