andoni egana

Izkin egiteko

2024ko uztailaren 20a
05:00
Entzun

Topatuko dituzte horretarako prest leudekeen bolondresak. Izen-deiturak eman, nortasun agiriaren zenbakia, bete beharreko paperak eta eskaerak bete... eta txosnen antolakuntza euren esku utzi. Neu izan naiteke horietako bat. 60 urtetik gora izatea aski da Ticket Bai sistematik salbuetsita egoteko. Arabako Foru Aldundiko ahaldun nagusiak ere aitortu du balitekeela txosnetako batzuk sistema ezartzera behartuta ez egotea. Ideiak zoroa dirudi, baina irtenbideren bat topatu beharko da. Eta ezaguna da legea non, zirrikitua han izaten duela.

Ardigorriko Zaharren Asanblada; Presoak kaleratzearen aldeko hirugarren adinekoen komitea; Jubilatu ekologistak; Beteranoen errugbi taldea; Aitona-amona internazionalistak; Urdindu moreak... lirateke, esaterako, txosnen izenak. Gero txandak nork eta noiz egin behar dituen besterik litzateke. Ez genuke edadetuetatik bakarrik tirako zerrendak osatzerakoan, horrek gazteak erakarri baino uxatuko egingo bailituzke...

Lagun artean ari ginen txosnen afera honi buruz. Kontu batzuekiko zenbaterainoko kontrola ezarri duten aipatzean, «laster trapitxeoa ere Ticket Bairekin egin beharko da», bota zuen batek. «Ez da oraingoxea droga bila amona bidaltzearena», erantzun zion besteak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.