Idurre Eskisabel Larrañaga.
Bira

Zelai galdua

2012ko ekainaren 23a
00:00
Entzun
Neskato izateak bazterreko egiten ninduelajabetu nintzen 7-8 urterekin. Izan ere, ordura arte jolas zutena albora utzi, eta jokatzeari ekin zioten gure gelako mutikoek, futbol partida «serioak» antolatzeari, eta, nonbait, arauen barruan zegoen gu kanporatzea. Batetik, neska izate hutsagatik «txarrak» ginen —nahiz eta ordu arte gure gelako futbolaririk onena neskato bat izan—, eurekin jokatzeko «ezgauza». Bestetik, jolastokiaren antolaketa berri bat ezarri zuten: jolas nahas-mahasaren ordez, futbola, bihurtu zuten zelaiaren erdigune —eta, ondorioz, mutilak—. Txokora, berriz, brile, goma, soka, kromo, dantza eta los angeles de charlie-ka jolasten ginenok; hau da, neskak eta futbola gogoko ez zuten mutil bakan batzuk —gogorra haiena, beti susmopean—. Ez genuen irakasle eta gurasoen babesik izan, ume kontu normalak ziren. Hala ere, haserre, eserialdia egin genuen jolastokiaren erdian, eta geure egin genuen zelaia, harik eta mutilek baloikadaka eraso ziguten arte. Eutsi genion pixka bat, baina ez ginen martiritarako jaio. Zelaia galdu genuen.

Gaur, ñañoa bada ere, zatitxo bat berreskuratuko dut, Euskal Herriko selekzioak Anoetan jokatuko duen partidari esker.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.