Onintza Enbeita
Bira

Pasatu da

2012ko martxoaren 11
00:00
Entzun
Gaur amaituko da aste morea. Ala, nahikoa aldarrikatu dugu. Orain, berriro hitz egingo dugu gai unibertsalez; ez gara beti nesken gaiez berbetan egongo. Emakumeon askapenaren alde dauden gizonek arnasa hartuko dute: ulertzen ez dituzten sentimenduak ulertzen eta konpartitzen dituztela esateari utzi ahal izango diote. Instituzioek berriro gordeko dituzte kaxoian hain maite dituzten datuak: honenbeste emakume daude gure mankomunitateko zuzendaritzan, honenbeste emakumeri laguntzak indarkeria matxistaren kasuetan, hainbeste udaletan berdintasun planak. Zenbaki hutsak: ez dugu ikusten horien eraginik ez geuregan ez gure inguruan. Nahiko nuke bihartik aurrera egiten ditugun gauza guztietan ere gizarte osoa izatea presente, ez % 50a bakarrik. Hitzaldi bat antolatzen dugunean, eskolak ematen ari garenean, udaletxeko pleno aretoan esertzen garenean, tornuak egitera goazenean, aitona zaintzeko norbait kontratatzen dugunean edo goizaldeko bostetan garagardoz lepo gaudenean. Beti izan behar genituzke presente neskenak bakarrik direla pentsatzen dugun gaiak: berdintasuna, aukerak, desioak, enpoderamendua… ez dira emakumeen gaiak. Gizartearen beste % 50aren gaiak dira, eta, ondorioz, gizonezkoen gaitzat hartzen diren gaiak bezain unibertsalak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.