Onintza Enbeita

Parte hartzea

2024ko azaroaren 20a
05:00
Entzun

Parte hartzearen inguruko ikerketa baten harira, galdetegi bat bete genuen astelehenean Gernikan. Itaunek errazak ziruditen, baina tarteka, ez nuen oso ondo jakin zer erantzun: zergatik parte hartzen dugun gizarte mugimenduetan, zergatik ez dugun parte hartzen ez parte hartzea erabakitzen dugun ekimenetan, zer den parte hartzetik garrantzitsuena, nola baloratuko genukeen batetik hamarrera gure parte hartzea… Beti esan izan dut parte hartzea ez dela ikuslea izatea. Zerbaiten parte izateko inplikatu egin behar da, eta inplikazioak ondorioak izaten ditu: ez beti onak, baina ez beti gogaikarriak ere. Kontua da gizarte mugimenduetan, edo gizartea hobetzen laguntzen duten ekimenetan parte hartzen dugula onartzeko gauza handietan bakarrik kokatzen dugula bista. Gure herrian, auzoan edo inguru hurbilean egiten ditugun gauzei ez diegu garrantzi handirik ematen. Eta, hala ere, konbentzituta nago, egunero leku xume askotan, jende xume zenbaitek, egiten dituen ekimen ustez ez-garrantzitsuak direla gauzak aldatzeko bidea egiten digutenak. Gauza handiak puztu bezala husten dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.