Onintza Enbeita
Bira

Ni naiz

2012ko martxoaren 4a
00:00
Entzun
Oso ondo ikasi dugu gure bizitzaren zentroa geuk izan behar dugula, eta geure burua maitatzen ikasi behar dugula besteek maita gaitzaten. Eta ondo dago nor garen jakitea eta gure barrura begiratzea; baina teoriatik praktikara salto egin dugunean besteez ahaztu gara. Badakit beti besteei begira dagoenak ez duela ezer onik egingo bizimoduan, baina irudipena dut gu garen hori baino gehiago landu dugula eman nahi dugun itxura hori. Ez dago ondo eskatzen dizkiguten azalpen guztiei «ni horrelakoa naiz» sinple batekin erantzutea. Askotan izan dut gogoa hori esaten didanari muturreko eder bat emateko, eta bisigu begien aurrean lasai esango nioke: «Zuk horrelakoa zarelakoa izorratu nauzu, ezta? Bada, ni horrelakoa naiz, ez dakit gauzak bestela konpontzen». Garena izan behar dugu, ez gehiago ez gutxiago, bainakomunitatean bizi gara, eta irla desertu batean geu bakarrik bizi ez garen artean, jakin behar dugu komunitate horretako kide guztien askatasuna zaintzen geurearekin batera. Total, amorrua ematen didatela horrelakoak direlako berekoikeriaz jokatzen direnek, nahi dutena esaten dutenek, gauzak lortzeko erabili egiten nautenek edo bordeak direnek. Eskubide osoa daukat, gainera, amorrua eman diezadaten: ni ez naiz horrelakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.