Bira
Liburu bat
Imajinatu duzue inoiz, inork zalantzan jartzen ez duen liburu batean jartzen duela Euskal Herria osotasun zatiezina dela? Ez da hain arraroa: 1978ko Espainiako Konstituzioaren bigarren artikuluaren arabera, Espainia osotasun zatiezina da. Imajinatu duzue inoiz, inork zalantzan jartzen ez duen liburu batek definitzen nor den gure estatuko burua? Ez da hain arraroa: 1978ko Espainiako Konstituzioaren zortzigarren artikuluak definitzen du erregea dela Espainiar Estatuko burua. Imajinatu duzue inoiz, inork zalantzan jartzen ez duen liburu batek esaten duela euskaldun guztiok ditugula Euskal Herria defendatzeko eskubidea eta betebeharra? Ez da hain arraroa: 1978ko Espainiako Konstituzioaren hogeita hamargarren artikuluak horixe esaten du espainiarrei buruz. Kontua da konstituzio hori defendatzen dutenek indarrez sartu gintuztela euren nazio horren osotasun zatiezinean. Guk ez genuen erregerik nahi. Are gutxiago, diktadore batek hil aurretik estatuburu kargua eman zion erregea; eta gure zergetatik jaten dute Juan Carlos Borboikoak eta haren familiak. Nahigabe ikasi genuen gure hizkuntza, lurraldea, nortasuna... defendatzeko betebeharra genuela, baina konstituzio horrek demokratizazutako alderdi politikoek ukatu egin digute garena defendatzeko eskubidea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu