Onintza Enbeita
Bira

Lehendakaria

2012ko maiatzaren 12a
00:00
Entzun
Alderdi politikoak lehendakari egokia izango litzatekeenaren bila dabiltza. Bateragune auziaren epaia berretsi ondoren, norbaitek esan zuen Arnaldo Otegi ez dela lehendakarigaia izango. Pozik ematen zuen. Litekeena da Otegi izatea Ezker Abertzalearen lehendakarigaia, edo ez. Nik ez dakit zein den Ezker Abertzalearen hautagaia, eta are gutxiago, koalizio kide dituenek postu horretan nor nahi duten. Gauzak ez dira horren errazak politikan; edo bai. Agian, gauzak kanpotik ematen duena baino sinpleagoak izateak egiten du politika ulergaitz. Kontua da nik ez dudala Otegi lehendakari izaterik nahi. Pentsatzen dut Otegi garai garrantzitsu baten ordezkaria izan dela gure herrian, eta daukan meritu guztia onartzen diot; baita gehiago ere. Dena den, lehendakari freskoagoa nahi nuke, berriagoa, gazteagoa, politikan ibili gabeagoa, eta ahal bada, zergatik ez, emea. Badakit nire gustuak ez direla garrantzitsuak lehendakaria aurkezteko afera honetan. Hemen arazoa da Otegik eskubidea baduela lehendakarigaia izateko eta demokratek ez diotela uzten. Hobe dute, baina, ez harrotzea hainbeste: herri honek hartu duen bidea ikusita, gauza jakina da errazago izango dela Otegi berriro lehendakarigai izatea, Basagoiti edo Lopez dibortziatu berriak lehendakari baino.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.