Bira

Kukutza II

Onintza Enbeita
2011ko irailaren 11
00:00
Entzun
Ametsak dituenak edonon garatu ditzake. Pentsatzen dut Bilboko Udalak Kukutza botatzeko baimena eman eta gero, gertatzen dena gertatzen dela, Kukutzako espiritua beste nonbait gauzatuko dela. Ia ziur dakit Kukutzatik botako dituztenek beste leku bat bilatuko dutela, eta aurkitu orduko lanean hasiko direla gogo biziz. Hala ere, eta ilusioak norbere barruan dirauen arren, zaila da hutsetik hastea. Gure bizitzetako alor guztietan da zaila hastea, eta are gehiago halako proiektu soziokulturalari buruz ari garenean. Gauzak ez dira egun batetik bestera eraikitzen, eta Errekaldeko Gaztetxearen barruan urte askotako lana dago: liburutegia, rokodromoa, flamenko eskola, arte martzialen gela, zirkua, eskulanak egiteko tailerra… hori guztia, ordea, ez dago hor hasieratik, landu egin dute, eta bakoitza arduratu da bere lekua sortzeaz, txukuntzeaz eta mimatzeaz. Orain, hori guztia hobetzen eta proiektu berriak sortzen erabili beharko luketen indarra, hutsetik hasten erabili beharko dutela ematen du. Ez dute oraindik Kukutza bota, eta ez dut gorpua ikusi aurretik hiletarik egingo. Baina badakit, Bilboko Udalak eman berri duen baimenak zer esan nahi duen: EAJk ez duela herriak herriarentzat egindako proiekturik nahi, baldin eta beti-betikoek etekinik ezin badute atera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.