Idurre Eskisabel Larrañaga.
Bira

Kasualitateak

2012ko urriaren 23a
00:00
Entzun
Enpresaburu eta enpresa kudeatzaileen ezaugarri izan ohi da lege eta ordenaren defendatzaile sutsu izaten direla. Protesta eta grebekin bereziki aztoratzen dira; zer esanik ez, gero eta basago ageri zaigun kapitalismoaren lekuan gizarte antolaketarako eredu bidezkoagoak badirela diotenekin. Aldarte onez daudenean, inozotzat jotzen dituzte beste mundu bat posible dela aldarrikatzen dutenak. Serio jartzen direnean antisistematzat. Eta haserretzen direnean, gaizkile eta terroristatzat. Ez izan dudarik, zentzu komunaren ekoizle eta definitzaile indartsuenetakoak dira.

Horrenbestez, pentsatu beharko genuke inork ordaintzen baditu zergak gustura horiek enpresaburuak direla: legea betetzeak ez ezik, sistemaren eta ordenaren zorua sendotzeak bihotza pozten diela. Baina zer diren gauzak, diru zuriketa eta zerga iruzurren berri izaten dugun bakoitzean, kasualitatez, enpresaburu eta enpresa kudeatzaile handiak argazkian. Azken albisteak adibide: Jesus Pejenaute Nafarroako Gobernutik dimisioa ematen, edo mafia txinatarraren mozorropean 200dik gora enpresaburu Espainiako Estatuko zergei izkin egin nahian. Eta haien artean, Patxi Garmendia bergararra, munduko galeper hazitzaile handienetakoa, Juan Carlos I.a Borboikoaren adiskide mina. Kasualitatea berriz ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.