Bira

(k) akademia

Itxaro Borda
2011ko uztailaren 14a
00:00
Entzun
Jai dute. Berriz aurkitu dut otsailan Dominique Fernandez frantses akademiakoak errana: eskualdeetako hizkuntzek ez dute nazioaren oinarrian dagoen frantsesaren baliorik. Idazleak, mintzairen arteko berdintasuna ukatzen zuen deblauki, garai kolonialak aspaldian bukatuak ez balira bezala. Hizkuntzak gutxiestean eledia horiek —gureak— ezpainetan dabiltzanak apalesten dira. Gizonak alaina jakin beharko luke.

Urteotan Sarkolandian zer nahi entzun da eskualde hizkuntzetaz, arrazakeriaren mugetako diskurtsoak, hiztunen ganako eguneroko umiliazioa eta zekenkeria politikoa nagusi, ez dutelako lekuan lekuko mintzairen eskubideak onartu eta diruztatzeko xederik. Uste dute ideologia linguistiko mailako haustura ugariez aitzinamendu zibilizatzailearen alde tematzen direla baina arras atzerakoiak dira, edozein adiztegi zibilizatzaile delako. Akademiakoak zafratze kultural olde neoliberalaren soldado obeditzale txikiak balira?

Diktatak ereinez eta Gregoire abadearen dogmak errepikatuz gorrotatzen diren besteak apalduz handi ateratzea gustatzen zaie Frantziako intelektualei. Ahulduak garen arren, ez dira ohartzen borroka galdua dutela eta politikari bekaitzen bozeramaileak baino ez direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.