Idurre Eskisabel Larrañaga.
Bira

Izua Grezian

2012ko ekainaren 17a
00:00
Entzun
Umetan txundituta uzten ninduen amaren pasadizo batek: Burgosko prozesuaren kontrako protesta batean grisak oldartu, eta, beldurraren beldurrez, zegoen lekuan iltzatuta geratu omen zen, ez atzera ez aurrera, mugitu ezinik, egurra jasotzeko patutik libratzeko aukerarik ez balego bezala. Nire umetako buruan ez zen kabitzen amak egoera hartan lasterka egiteko gaitasunik ez izatea, atakatik irteteko zirkinik ez egitea.

Gerora, haztearekin sena galtzeaz batera, neure baitan sentituta jakin nuen zer zen beldurraren ondorioz zauden lekuan iltzatuta geratzea. Aurrera egin ezinik. Egurra jasotzeko zain. Eta ez mehatxu ukigarri eta zehatzen aurrean bakarrik, baizik eta, batik bat, bizitzaren eraso zehazgabeagoen pean: ohitura bihurtutako harremanetan, interesa galdutako lanetan...

Aldaketa eragozteko armarik indartsuena baita beldurra. Ongi dakite boteredunek. Horregatik, Europako Batasuneko buruzagiak gogor ari dira astintzen hondamendiaren profezia etaizuaren bandera gaur, Greziako hauteskundeak ez ditzan irabaz, hain zuzen, aldaketa gauza dezakeen indar politiko bakarrak, Siryza ezkerreko fronteak.

Izan dezatela greziarrek senik eta kemenik egurraren zain geratu ordez aurrera egiteko!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.