Onintza Enbeita
BIRA

Gustuak

2023ko uztailaren 16a
00:00
Entzun
Autoa tailerrera eramaten dudanean esaten didatena ordaintzen dut. Ingurukoek diote engainatu egiten nautela, baina ez zait mekanika gustatzen. Ez daukat interes berezirik jakiteko; beraz, ez nau mintzen autoari egin dioten guztia zehatz-mehatz ez badakit. Ez dut galderarik egiteko beharrik sentitzen. Beste gauza batzuen gainean, ordea, galdera asko egiten ditut. Jendeari irudituko zaioez dutela bizitzarako balio, baina orduak emango nituzke arteaz, historiaz, nekazaritzaz, lorezaintzaz... asko dakien jendeari entzuten. Interesatu eta gustatu egiten zaizkidan gauzak dira.

Agian horregatik ez nau mintzen norbaitek esaten didanean bertsolaritza ez zaiola gustatzen, edo gure munduaz hizketan hasten naizenean aurrekoari ez bazaio interesatzen. Badira niri ere gustatzen ez zaizkidan gauzak. Nik pentsatu dezaket bertsolaritza ederra dela, baina ez naiz hil harekiko interesik izan ez duen jendea ezagutu dudalako. Aitzitik, maitemintzera iritsi naiz. Hala ere, gustatuko litzaidake besteek berdin egitea nirekin. Izan ere, zerbaitetan interesik erakutsi ez dudan aldi askotan atera didate «Euskal Herrian ezin da esan bertsolaritza ez zaizunik gustatzen» komodina. Eta ez da egia. Esan daiteke eta esaten da, eta ez da ezer gertatzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
BERRIAk ahotsa ematen die gizarte justu baten alde egiten duten mugimenduei. Urriaren 3a baino lehen 100 euroko ekarpena eginez gero, 'Gazako egunerokoa' liburua jasoko duzu opari.