Onintza Enbeita
Bira

Gurutziltzatu

2012ko apirilaren 6a
00:00
Entzun
Gaur bezalako egun batez, duela bi mila urte inguru, Jesus izeneko gizonezko bat gurutziltzatu omen zuten. Bezperan hamabi lagunekin elkartu zen afaritan, eta haietako batek saldu egin zuen. Soldaduek eta salatariak tratua eginda zuten: atxilotu behar zena hamabietako zein zen jakin zezaten, Judasek muxu emango zion Jesusi soldaduen aurrean. Atxilotuta zegoela, erromatar enperadorearengana jo zuten soldaduek, eta atxilotu bakarra Jesus ez zenez, enperadoreak aukeratu egin behar izan zuen nor askatu. Eskuak garbitu zituen: herriari eman zion aukeratzeko aukera, eta bera errugabeak gurutziltzatzetik libre gelditu zen. Azkenean, zigortu eta torturatu ondoren, Golgotan gurutziltzatu zuten Jesus. Hori da gutxi gorabehera Eliza katolikoak kontatu diguna, eta hori da, hain zuzen ere, berak egundo sinetsi ez duena. Fedea ez da txarra, baina fede katolikoa zabaldu dutenek sekulako sarraskiak egin dituzte Jainkoaren izenean: jendea torturatu eta sutan erre zuten haien doktrina ez onartzearren; faxistei muxu eman izan diete, ostia santuarekin batera; eta eliza barruan egin diren haur lapurreta zein haur bortxaketen aurrean eskuak garbitu dituzte. Lotsa apur bat izango balute, konfesioaren ordez, barkamena eskatuko ligukete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.