Onintza Enbeita
Bira

Gaixotasuna

2012ko maiatzaren 17a
00:00
Entzun
Harrigarria da zenbat kausak daukaten euren eguna: tabakoaren kontrako eguna, ama hizkuntzen eguna, amaren eta aitaren eguna, autorik gabeko eguna… gaur homolestransfobiaren kontrako eguna da. Lotsagarria da XXI. mendean aukera sexuala defendatzen ibili behar izatea. Grezia klasikoan, Jesukristo gurutziltzatu baino urte dezente lehenago, normala omen zen gizonak gizonekin eta emakumeak emakumeekin ibiltzea. Gero etxean elkartu egiten ziren eta familiak sortzen zituzten, baina nonbait irakurria dut etxetik kanpo bakoitzak antolatzen zuela bere bizitza gehien gustatzen zitzaion moduan. Ni ez nintzen han egon, noski, baina ez litzateke bizimodu txarra. Izurde eta koalek harreman sexualak izaten dituzte sexu berekoekin, eta ez dut uste homo edo hetereo diren pentsatzen loa galtzen dutenik. Eta hemen etorri gara gu, modernoak, hirugarren mundura askatasuna eramaten ari garenok, eta asmatu dugu eguna: homolestransfobiaren kontrako eguna. Hogeita bi urte baino ez dira homosexualitatea buruko gaixotasunen zerrendatik kendu zutela. Ez ehun ez berrogei: hogeita bi. Zenbat urte pasako ote dira gaurko eguna egutegitik kentzen dugunera arte? Batek daki. Baina benetan gaixorik daudenak eurena ez den sexu aukera ororen kontra daudenak dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.