Monikerekin eta Maiterekinegon berri naiz. Ile-apantzaileak dira biak. Mediku kastako familian disgustua eman zuen Monikek lanbide horrekin tematu zenean. Baina, hala ere, akademiarik prestigiotsuneak eta atzerriko egonaldi kosmopolitak jarri zizkioten eskura; baita lokal eder bat ere, hiri erdian. Oso trebea da Monike, maite du bere lana, eta arrakastaren esne mamitan bizi da, inguruetako buru aberatsenak dotoretzen. Maiteren langile kastako etxean, berriz, arindu handia hartu zuten ile-apaintzaile izan nahi zuela iragarri zuenean, unibertsitatea zama ikaragarria baitzitzaien. Akademia arrunt batean ikasi eta laster hasi zen lanean, besteren menpe. Oso trebea da Maite, maite du bere lana, eta pixkanaka aldirietan ile-apaindegi txiki bat zabaltzea lortu du, langile jendearen buruak dotoretuz bere kabuz aritzea.
Ezinbestean, BEZaren igoera izan dut biekin hizpide. Monike ez dago oso arduratuta: %14 igoko ditu prezioak, «kalitateari eusteko», baina bere «merkatu segmentuan»hori ez ei da bezeroak uxatzeko arrazoia. Aldiz, dardarka sumatu dut Maite. Ez daki zer egin prezioei eusteko, ondo baitaki zerbitzua hiruzpalau euro garestituz gero bezero saldoa galduko duela hil amaiera kalbario duten auzoan.
Ez da dudarik, aldea eten ari da bihurtzen.
Bira
Etena
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu