Onintza Enbeita
Bira

Elefanteak

2012ko apirilaren 17a
00:00
Entzun
Familia hau terriblea da. Suhiak sekulako dirutza ostu du Palman, eta dirua benetan jaso behar zutenei barkamena eskatu beharrean, haren emaztea negarrez agertu zen bihotzeko aldizkarietan: ez omen da haien sufrimendua errespetatu, gaizki pasatzen ari omen dira… hala ere, ez dute Palmako dirurik behar hantxe bertan jartzen zaien guztia egiteko. Suhi ohia eta haren semea indio eta bakeroetara jolasten dira. Ez nintzateke piperrik ere harrituko benetako armekin egingo ez balute! Azkenean umeak behatza jo du balaz, eta anbulantzian sartu zutenerako igarri omen zuen gertaeraren larria: aitona asko haserretuko zela esan omen zuen, baina bere aitak ez omen du zerikusirik izan istripuarekin. Aitona haserretu? Ez horixe. Aitona bera ere halako jolasetan ibiltzen zen anaiarekin, baina behin, ilobak hanka bezala, anaia jo zuen arte bala batek. Orain, lagun berriak aurkitu behar izan ditu jolasean jarraitzeko, eta guztiori osten digun diruarekin Botswanara joan da. Interreconomía-ko zezena ere hil zezakeen, baina ez, horretarako badago tradizio odoltsu bat. Errege txit gorenak elefanteak hil nahi izan ditu. Elefanteak eta monarkia. Biak desagertzeko zorian. Pozten naiz Botswanako istripuan tiroak bota behar zituena lesionatu delako. Pena handia emango lidake elefanteak desagertzeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.