Hainbat eta hainbat izaten dira gobernuko lider ezberdinek doikuntza ekonomikoez hitz egiten dituzten aldiak. Murrizketa hitzari adiera egiteko modu eufemistikoa da hau, eta ez dago politikaririk hau ahoskatzera ausartzen denik. Hezkuntza Ministeriotik, bere arduradunek behin eta berrizgogorarazi digute honakoa: «Funtsezkoena, gaur, aurreztea da; garrantzitsuena, ostean, hezkuntza berregituratzea». «Hezkuntza arloan aurreztea honen biziraupen kontua da» ere berretsi du horrek. Hau da, gobernu eta Hezkuntza Ministerio honen lehentasun nagusia Hezkuntzan aurreztean oinarritzen da, eta unibertsitate arloan aurrezki hori lortzeko tasak igo behar dira, klaseko ikasle kopurua handitu edo bekak eskuratzeko ezartzen diren baldintzak gogortu. Laburbilduz, baliabide ekonomiko gutxien dituztenei unibertsitateko ikasketetan sarbidea murriztea da hezkuntzan aurrezkia gauzatzeko bidea eta Hezkuntza ministroaren aldetik apustua.
Hala ere, Ministerio horrek hainbat egunkaritan izan dituen lehen orrialdeak ugariak izan dira, ez hainbeste jasotako neurriengatik, bere jokabide eztabaidagarriagatik baizik. Oposizioarekin izaten dituen ohiko ika-mikez gainera, Wertek bere lehen desadostasuna izan zuen ikasleekin. Guztiok gogoratzen dugu CEUNEko lehendakariordeak ministroari gauzaturiko «plantoa», honek ez zituelako bere hitzak kontuan hartuak sentitu. Ostean, sindikatuek hartu zuten lekukoa, eta hezkuntza arloko lehen greba orokorra gauzatu zuten estatu mailan. Azkenik, errektoreak izan ziren ministroaren jokabide eztabaidagarria pairatu zutenak, eta horiek ere ministroari «plantoa» egin zioten Unibertsitate Kontseiluan. Gertaera esanguratsuak izan ziren horiek, alde batetik greba eta bestetik CRUEk lehen aldiz hartutako erabaki sakon hori. Bestalde, familiek ere entzun egin behar izan dituzte hark inongo lotsarik gabe esandakoak, «familiek ez badituzte baliabide nahikoak tasei aurre egiteko, beste arlo batzuetan baliabide horiek murrizteko intentziorik ez dutelako da» moduko esaldiak, kasu.
Halere, Hezkuntzak erkidegoekin izandako desadostasun hauek kontuan izanik, Ministerioak ez du inolako asmorik bere proposamenak eztabaidatzeko. Ministeriotik jasotako adierazpenak giroa berotu besterik ez dute egin. Jasotako «plantoaren» ostean, ministroak Unibertsitateko Ikasle Kontseilua eta errektoreak deitzeko asmoari uko egiten dio, haiei «elkarrizketa» eskainiz, baina ez berriz «negoziazioa». Zeren ondorio da errespeturik gabeko jokabide hori? Zergatik dio beldurra ministroak debateari eta ideien eztabaidari? Ez al dago Wert jauna herritarron parte hartzearen alde erabakiak hartzeko orduan?
Garrantzitsua iruditzen zait jokabide horrek bere kostuak badituela helaraztea. Lehenik, politikoa. Apirilean gauzaturiko Barometroak hiru puntura iristen ez zen balorazioa ematen zion horri, Fátima Bañez Enplegu ministroaren azpitik, azken hori hiru puntu eta erdira iristen zelarik. Hala ere, gastuaren kontrolak duen garrantzia kontuan izanik eta Ministerio horrek aurrezte hutsari ematen dion lehentasunaaintzat hartuz, errektoreekin Wert jaunaren harropuzkeria zenbat kostatuko zaigun jakitea garrantzitsua iruditzen zait.
Hainbat hedabidetan irakurri dugu Unibertsitate Kontseilu baten deialdiak eragiten duen gastua. Datu horien helburua errektoreen jokabidea gaitzestea zen, baina ministroaren azalpenak ziren hauek eskatzen zuten gauza bakarra, hezkuntzan gauzatuko dituen murrizketen inguruan, eta, aldi berean, hauek unibertsitatean nola ezarri beharko ziren aztertzea.
Kontua da orain Hezkuntza ministroak atzerapauso bat ematea eta CRUEk eskatutakoarekin bat egitea erabaki duela. Hau da, errektoreak hilabete baino denbora gutxiagoan hirutan deituak izatea eragin du ministroaren jokabideak. Kontuan izan behar dugu errektoreak 70 baino gehiago direla, eta batez beste 150 euroko gastua izango dutela joan-etorrian. Beraz, garraioan soilik 30.000 euroko gastua gertatzen da altxor publikoaren kontura. Kontuan hartu gabe ostatu, janari eta dieta bezalako beste hainbat gastu. Beste era batean esanda, hedabideetan azaldutako informazio egia balitz, ministroak errektoreekiko izandako jokabideak 60.000 euroko gastua eragin du. Herstura ekonomikoa bada benetan Hezkuntza ministroaren erronka nagusia hezkuntza arloan —eta ez beste arrazoi batzuk hezkuntzako murrizketak arrazoitzen dituztenak—, hurrengo galdera egin nahiko nioke Wert jaunari; ez litzateke zuzenagoa izango errektoreekiko jokabidea elkarrizketatzaileago bat, eta horrela 40.000 euroko gastua ekiditea gauzatutako bi deialdi gehigarrien ondorioz?
Gizartearen ahotsa entzuten ez duen ministro batek ez du denbora luzez bere karguan iraungo. Ez gobernuko presidenteak kargua uztera behartuko duelako, gizarteko eskaerei bizkarra emanez bere kontzientzia sakonak ez diolako utziko baizik. Unibertsitate arauen onarpenetan, elkarrizketa eta adostasuna tresna nagusiak izan daitezela espero dut. Unibertsitateak egonkortasuna behar du arau arloan, hau zentzuz ebaluatua izan dadin, baina zer edo zer aldatua izan beharko balitz, adostasunetik egin beharko litzateke. Bestalde, hurrengo gobernuak orain onartutakoa aldatzea izango lukeelako helburu, eta hori bai ez dela benetan eraginkorra.
Werten harropuzkeria: 60.000 euro
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu