Hogei urte igaro dira hiri hartan bertan ia mundu guztiko agintariak bildu, eta ordu arteko goi bilerarik handiena egin zutenetik; orduko hartan landu zituzten gaien artean, honako hauek zeuden: klima-aldaketa, natura eta basoak kontserbatzea, eta ingurumenarentzat errespetu gehiago adieraziko zuten kontsumo —eta ekoizpen— ereduak ezartzeko beharra. Azken bi hamarkada hauetako balantzea, objektiboki, bi zifrarekin laburbil daiteke: CO
Planetari eta geure buruei halako kaltea eginagatik ere —Leonardo Boff-ek Genozidio terminoa erabili du aste honetan—, premiaz jokatzeko ekimenik ez da sumatzen Rio + 20 goi bileran. Horren adierazgarri da munduko hainbat agintari agertu ere ez direla egin; besteren artean, Barack Obama, Angela Merkel eta David Cameron.
Hori horrela izanik ere, guk ezin dugu adorerik galdu, erronkek hortxe jarraitzen dutelako (...). Lau arlotan jarri behar dugu arreta, eta, batez ere, ekin egin behar diogu:
Bat. Merezi duen balioa eman behar diogu gure paisaiari eta lurraldeari, eta, horretarako, aitortza egin behar zaio baserritarrek egin duten lan eskergari, eta are garrantzitsuagoa dena, haien produktuak erosi behar ditugu, dendan galdetuta ea tokikoak diren. Aralarren bazkatzen diren ardien esnearekin egiten da Idiazabalgo gazta, eta ardiek larreak bezala behar dituzte larreek ere ardiak eta gazta, bestela ezingo bailirateke mantendu inguru eder horretako belardiak, eta nekazaritza —eta abeltzaintza— jarduerarik gabe, lur eta baso asko sasiak hartuko lituzke. Beharrezkoa da Gipuzkoan bultzada handi bat ematea nekazaritza ekologikoari, horixe baita etorkizunaren giltza, oso ongi uztartzen baititu baserritarren interesa, osasunarekin kezkatuta dauden kontsumitzaileena eta ingurumenarena berarena. Gure lurraldean badira ekoizpenerako erabiltzen ez diren lurrak, lantzeko modukoak eta landu behar liratekeenak, eta, bide batez, lana sortzeko ere balioko luketenak. Kutxa Ekogunea eta Gipuzkoako Foru Aldundia elkarrekin ari dira lanean, nekazaritza ekologikoari lotutako negozioren bat jarri nahi duenari pizgarriak eskaintzeko modurik onena zein den aurkitu nahian.
Bi. Nola lortu ekonomia berde bat, horixe da Rion egiten ari diren goi bilerako gai nagusia. Gaur egungo sistema ekonomikoa erregai fosilen menpekoa da guztiz, eta horixe da, hain zuzen, arazo horren muina. Karbonoak harrapatuta dago ekonomia, eta ekonomia berderik ez da izango hazkunde ekonomikoa eta CO
Hiru. Atmosferara CO
Lau. Gipuzkoan eztabaida handia sortu da hiri-hondakinak tratatzeko moduaren inguruan. Eztabaida garrantzitsua eta premiazkoa da hori, baina ez dio heltzen arazoaren muinari: gehiegi kontsumitzen dugu, horixe da gure arazoa —gipuzkoar bakoitzak munduko batez bestekoa halako hiru kontsumitzen du—, eta, ondorioz, zabor gehiegi sortzen dugu —tona erdi baino gehiago, biztanle eta urte bakoitzeko—. Birziklatzea betebehar etikoa da, baldin eta ez badugu nahi hurrengo belaunaldiak zabor-mendien artean bizi daitezen, baina are funtsezkoagoa da arduraz kontsumitzea. Horretarako, bestelako aukerak sortu behar dira: kontsumo iraunkor eta jasangarria bermatuko duten jarduerak, modu onekoak eta, ahal dela, tokikoak (gero eta gehiago dira). Kutxa Ekoguneak baditu zenbait ekimen kontsumo iraunkor eta jasangarria sustatzeko, eta horien artean daude, esaterako, Ekobira azoka antolatzea eta erosketak egiteko ontzi berrerabilgarriak banatzea.
Laburbilduz, guk ere nahi genuke Planetari buruzko Goi Bileran konpromiso berri eta tinkoak har ditzatela garapen ekonomikoa eta Lurreko bizitza bateragarriak izan daitezen. Baina hala ez bada ere, Gipuzkoak eta Euskal Herriak badute gaitasuna ekiteko, premiaz jokatzeko ekimena hartzeko eta erakusteko bizi daitekeela etorkizuneko belaunaldien ongizatea hondatzera iritsi gabe.