Bizitza ulertzen, bizitza bizitzen laguntzeko pilula labur zorrotzak dira aforismoak. Filosofia-dosi konprimituak. Twitter-ek eta aire berria ekarri diote generoari, liburugintzan ere arrakasta dute aforismo-bildumek. Zerbaitegatik izango da: gorputzak Ibuprofeno bezalakoak eskertzen dituen bezala, espirituari ere on zaio laguntza, pilulatan emana badarik ere. Nik, behintzat, kontsumituko nituzke Aresti edo Mitxelena bezalakoen testuetatik ateratako pilula labur esanguratsuen bildumatxoak, bizitzaren patrikan eramateko.
Igandean horiek eta horrelakoak nituen buruan, telebistaren aurrean. Zer dira erremate asko, ez badira aforismoak?, nerabilen kabutan.Eta amesten ari nintzelarik bertsolaritzaren historiako erremate ederrenen, aforismo zorrotzenen bilduma bat, Juanito Dorronsorok doinuekin egin duen antzeko lan bat, Maialen Lujanbio aforismo eder batekin irten zitzaidan bidera:
«Altzoa da helduok dugun sehaska».
Hitz beste
Altzoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu