Zaku handia
Urdaileko zati handiena. Janari guztia bertan sartzen da, eta, mikroorganismoei esker, hartzitzen eta desegiten hasten da. Gas asko sortzen da, eta behiek korrokaden bidez kanporatzen dute.
Esofagoa
Hausnarkarietan, bi norabideetan eramaten du janaria, ahotik barrura eta, berrahoratzearen bidez, barrutik ahora.
Omasoa
Hainbat tolestura ditu, eta tolestura horien bitartez elikagaiak xurgatzen ditu. Elikagaiak eta haien gehiegizko ura xurgatzen ditu.
Zaku txikia
Uzkurtzen denean, zaku handiko janaria esofagora bidaltzen du, berrahoratzeko. Berrahoratu eta gero, partikulak hartzituta eta txikituta daudenean, omasora bideratzen ditu. Zaku handiko eta txikiko likidoa etengabe nahasten da.
Behi digestioa
Este meharra
Elikagaiak xurgatzen ditu. Bost metroko hodia izan daiteke, eta 70 litroko edukiera izan dezake.
Abomasoa
Azido klorhidrikoa eta hainbat entzima sortzen ditu, eta elikagaiak heste meharrean xurgatuak izateko prestatzen ditu.
Ahoa
Behiek azkar jaten dute, ia murtxikatu gabe.
Este lodia
Bertatik pasatzen den materialaren ura xurgatzen du, eta geratzen dena, gorozkia, uzkitik kanporatzen da.
Egin eskrola beheruntz
Behiek metanoa sortzen dute digestio prozesuan, eta gorputzean sortutako metano hori kanporatu egiten dute. Ez askok uste duten moduan puzkerren bidez, korrokaden bidez baizik.