Berria Ikasgela

BERRIA IkasgelarenTailerrak

Hiru urteko ibilbidearen ostean urrats berria eman du BERRIA Ikasgelak eta kazetaritzaren oinarrizko kontzeptuak azaltzeko tailerrak prestatu ditu, ikastetxeei zuzenduta.

BERRIA eta beste hedabideetan argitaratutako adibide erreal eta gaurkotuekin lagunduta.

BERRIA egunkarian urte luzez jardun duen kazetari batek zuzenduta.

Azken saioa BERRIAren erredakzioan egiteko aukera.

Hiru bloke:

• Kazetaritzan alfabetatzeko saio teorikoa: Zer da kazetaritza? Zein da kazetarien egitekoa?....

• Kazetaritzaren genero nagusiak eta idazkera estiloak (zein dira genero nagusiak, nola idazten da testu bat, nola egiten da multimedia kontakizun bat....)

• Kazetaritza lan baten eraikuntza (edukiak, diseinua, edizioa....)


Saio bakoitzak bi orduko iraupena (ikastetxearen beharren arabera moldatu liteke modulu kopurua eta iraupena).

Interesa baduzue idatzi ikasgela@berria.eus helbidera eta eskatu aurrekontua.

bottle bottle satellite