Babeslea: Eusko Jaurlaritza

Gazteen II. BERRIA Ikasgela sariketa

Euskarako eskola orduetan erreportajeak idazten aritu zarete?

Ikasbidaiaren bideo kronika egin dutela azken ikasturtekoek?

Ikastetxearen aurtengo Proiektu Komunitarioa aldizkari digital bat egitea izan da?

Ikasgeletatik at lan horiek aurkeztu, zabaldu, eta saria irabazteko aukera duzue orain BERRIA Ikasgelaren bidez.

Izan ere, BERRIA Ikasgelak guztion eskura jarri nahi ditu ikasturteak iraun bitartean landu dituzuen halako lanak. Hain zuzen ere, ikasle gazteen begiradak ekarri nahi ditu BERRIAren komunitatera, aktualitateari, inguruari eta munduari buruzko begiradak, besteak beste.

Aurkezten diren lanen artean interesgarrienak argitaratuko ditu BERRIA Ikasgelak, eta zozketa bat egingo da guztien artean, Otxandio-Oletako Hontza Extrem abentura parkera joateko. Saria ikasgela osoarentzat izango da.

Zer lan argitaratuko dira?

Gai eta estilo askotako albisteak, gertaerak, galderak edota eztabaidak jorratzen dituzten komunikazio lanei egin nahi die tokia plaza berri honek.

Erreportajeak, kronikak, elkarrizketak eta iritzi artikuluak jasoko dira. Idatzizko testuak, audioak nahiz bideoak izan daitezke.

Ikasturte honetan ikastetxeko aldizkarian argitaratu diren artikuluak eta sareetan zabaldutako ikus-entzunezko lanak eta aurkeztu daitezke.

Nork parte har dezake?

Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan nahiz Lanbide Heziketan ikasten ari diren ikasleek.

Sariketara aurkezten den ikasgela bakoitzak izango du saria eskuratzeko aukera.

Ikasgela bakoitzetik lan bat jasoko da.

Nora bidali behar dira lanak?

Lanak [email protected] helbidera bidali beharko dira.

Nork hautatuko ditu lanak?

BERRIAko erredakzioko talde batek egingo du lanen hautaketa.

Epeak:

Martxoak 31 izango da lanak bidaltzeko azkeneko eguna. Apirilaren 28an ebatziko da nor den sariduna, eta apirilaren 30ean argitaratuko da BERRIAn eta BERRIA Ikasgelan.

BERRIAko erredakzioak hautatutako lanak maiatzean zehar argitaratuko dira BERRIA Ikasgelan.

OHARRAK: Jada Youtube, Ivoox eta antzeko plataformetan dauden ikus-entzunezko lanak bistaratuko ditugu Ikasgelaren webgunean. Idatzizko lanak PDF formatuan jasoko ditugu. Lan bakoitzari azalpen testu labur bat gehitu [email protected]-era bidali aurretik. Irakasleek bidalitako lanak hartuko dira balekotzat.

Deskargatu eta zabaldu parte hartzeko oinarriak.

bottle bottle satellite