Literatura
-cabecera.jpg)
Virginia Woolf

Iurgi Urrutia: «Komikiak ez dira inoiz guztiz bultzatu»
Melbournen (Australia) bizi da Iurgi Urrutia (Baiona, 1975) duela 20 bat urtetik. Liburuzaina da, eta komikiak ditu pasio. Uste du ez direla behar adina argitaratzen; bereziki, haurrentzat. Euskarazko komikiak behar direla dio, bestela erreferenteak gaztelaniaz izango dituztelako.

Maddi Ariztia, ipuin biltzaile oparo bezain ezezaguna
Irailean mende erdia bete da Maddi Diharassarri 'Ariztia' zendu zenetik: Resurreccion Maria Azkue eta Aita Donostia etnografoen heineko Sarako (Lapurdi) istorio biltzailea. 50 ipuin jaso zituen 'Amattoren uzta' bilduman (1937).

Bernart Etxepare, euskarazko lehen liburu inprimatuaren idazlea
Euskarazko lehen liburu inprimatuaren idazle Bernart Etxepareri buruz egin du Ikusgelak euskal literaturari buruzko lehen bideoa. 'Linguae vasconum primitiae' izenburupean eman zuen argitara Etxeparek liburua, 1545ean.

Kontatzea zilegi
Annie Ernaux idazle frantziarrak irabazi du 2022ko Literaturako Nobel saria. Eragin handiko idazlea da euskal letretan; euskal autore batek baino gehiagok aitortua du harekiko mira. Tartean da iritzi artikulu honen egilea, Kattalin Miner.

Martxan da Ikusgela, euskarazko bideo pedagogikoen ataria
Euskal Wikilarien Elkarteak filosofiako, ekonomiako eta euskal literaturako bideoak egingo ditu. Astero, hiru ataletako baten inguruko ikus-entzunezko bat kaleratuko dute. Jada ikusgai jarri dituzte BEZari buruzko bideo bat [goian ikusgai] eta Platon pentsalariari buruzko beste bat.

Maddi Ane Txoperena Iribarren: «Abusuen gaia landu ahala, jende asko hurbildu zait 'ni ere bai' erratera»
Umetan jasandako sexu abusuek uzten duten marka psikologiko sakona aztertu du kazetari, bertsolari eta idazleak (Hendaia, Lapurdi, 1994). 'Ez erran inori' eleberrian, bere ibilbideko bigarren fikzio lan luzean.

Pinporten atzeko ezkutuko lana
Milagarren zenbakia argitaratu du maiatzaren 28an 'Mantangorri'-k, BERRIAren haurrentzako gehigarriak, eta festa batekin ospatu dute, Txillida Lekun.
Bertako langile izandakoek eta gaur egun bertan dabiltzanek, atzera begira jarrita, maitasunez hitz egiten dute egunkariko «kuttunaz».

Moliere, barrea eraginez gizartea kritikatzeko abilezia
Moliere idazle eta antzerkigile frantziarra jaio zenetik laurehun urte bete dira. Gizakiaren argi-ilunak umorearen eta ironiaren bitartez deskribatu zituen, maisuki.
Mundu osoan ezagun diren haren bi obra, ‘Tartufo’ eta ‘Zekena’, euskarara itzulita daude.