Kultura zientifikoa

Zulo beltz masiboa Esne Bidean

Judit Muñoz: «Matematikak bizi garen mundua azaltzen du: hizkuntza unibertsala da»
Algoritmoak baliatuz simulazioak egiten ditu Muñozek bere ordenagailuan. Ekuazioak garatzeko «sormen handia» behar dela esan du matematikariak.
Gazte ikerlarien artean dauden erronkei aurre egiteko European Mathematical Society Young Academy taldeko kide izendatu dute, eta hilabetero parte hartzen du antolatutako batzarretan.

Izotzean ezkutatutako altxorra
Izotzean sortzen diren burbuila txikiak ikertzen dituzte Izotzalaben, Leioan. Han gordeta daude atmosferaren aztarnak. Burbuila fitxategi horri esker, ikertzaileek jakin dezakete nolakoa zen duela 800.000 urteko atmosfera, eta gerora zer bilakaera izan duen.
Ondorio argi bat atera dute: «Izotzean ikusten da nola gaur egun dugun berotzea orain arteko erregistroetan agertzen dena baino askoz handiagoa den».
-cabecera.jpg)
Pedro Miguel Etxenike: «Ezagutzaren lorpenik handiena ezjakintasuna areagotzea da»
Ibilbide luzea du zientzian Pedro Miguel Etxenikek (Izaba, Nafarroa, 1950). Zientzia, eta, batez ere, fisika «xarma» handiko arloa dela uste du. Nafarroako Ikastolen Federazioaren NIE saria jaso berri du.

Duela 2.100 urteko sarraski bat

Zergatik da pixa horia?
Orain arte, misterio bat zen pixaren kolorea zerk eragiten duen. AEBetako ikertzaile talde baten arabera, ‘bilirubina reduktasa’ entziman dago kolore horiaren jatorria.

Zientzian topikoak apurtuz
Zientzia «nesken kontua» ere badela zabaldu nahi dute Emakumeak Zientzian egitasmoaren sustatzaileek, eta ikerlarien inguruan dauden estereotipoak amaiarazi.

Hamalau zortzimilakoen historia ezbaian?
Erberhard Jurgalski dokumentalistak eginiko ikerketa eta neurketa zehatzen arabera, orain arte hamalau zortzimilakoak igo dituzten mendizale gehienak ez ziren Manaslu, Annapurna eta Dhaulagiri mendien punturik altuenera igo.
Hori dela eta, Reinhold Messner eta Edurne Pasaban kendu egin dituzte Guinness errekorren liburutik.

Zer kontatuko dute asteroidetik ekarritako harri hautsek?
Bennu asteroidearen harriak eta hautsak jaso, eta Lurrera itzultzea lortu du NASAk. OSIRIS-REx misioak jasotako laginak mundu osoko 233 zientzialariren artean banatuko dituzte.
Zientzialariek badakite molekula organiko asko dituela asteroideak, eta
uste dute noizbait urak eraldatu zituela horiek. Biziaren jatorriari buruz gehiago ikasteko balio dezakete laginek.