Kultura zientifikoa

Duela 13.000 urte desagertutako otso baten berriz sorraraztea lortu dute
Colossal Biosciences enpresako ikertzaileek egun bizirik dagoen otso grisaren enbrioietan hamalau gene txertatu dituzte, eta desagertutako Canis dirus otso erraldoiaren ezaugarri fisikoak dituzten hiru otsokume lortu.

Zientzialariak jomugan
Azterketa baten arabera, galdekatutako zientzialarien erdiei eraso egin diete noizbait, komunikabideetan iritzi zientifikoak eman ondoren. Klima aldaketarekin eta COVID-19arekin lotutako erasoak ugaritu egin dira, besteak beste.

Sablerik gabeko sable horzduna
Sable horzdun kume baten gorpua aurkitu dute, ilea, gorputza eta burua osorik dituena. 'Homotherium' gaztearen momia izoztuta egon da 35.000 urtez, Siberiako permafrostean aurkitu duten arte.

Teknologia kuantikoaren oinarria, qubita
Bigarren iraultza kuantikoaren muina dira bit kuantikoak. Haiek nola egin jo eta su ikertzen ari dira zientzialariak, eta oraindik ez da mota jakinen bat nagusitu.

Javier Fernandez de Bobadilla: «Askoz azkarrago ikasten duzu arbelean lankide batekin eztabaidatuz, irakurriz baino»
Duela 54 urte Oscar Zariski matematikariak planteatu zuen galdera bat ebaztea lortu du Javier Fernandez de Bobadillak (Granada, Espainia, 1973), eta azpimarratu du lankideak garrantzitsuak izan direla horretarako: «Matematika hainbat ezagutzaren artean sortzen den mosaikoa da».

Dragoitxoak, trenez ailegatu diren narrastiak
Daniel Garcia iruindarrak animalion inguruko lan bat egin du, eta «harrituta» gelditu da emaitzekin: dragoitxoak Nafarroako uste baino toki gehiagotara iritsi dira. Mediterraneoko espezie bat da, baina, trenetara igota, bertze hainbat eremu hartu ditu.

Amonite bat topatu dute Langraiz Okan: 60 bat zentimetroko diametroa du
Amoniteen fosilak 40 bat zentimetrokoak izaten dira, eta honek 60 ditu. Kretazeokoa dela ondorioztatu dute, duela 87 milioi urtekoa.

Konexioa egin dute 'Lur-1'-ekin, osorik Euskal Herrian egindako lehen satelitearekin
Abuztuaren 16an, ostirala, 20:56 zirenean, espazioratu zuten osorik Euskal Herrian egindako lehen satelitea. Kaliforniatik (AEB) bota zuten, Elon Musk enpresari estatubatuarraren SpaceX enpresaren Falcon 9 suziri batean. Hamasei ordu geroago, larunbateko 12:42 zirenean, satelitearekin konexioa egitea lortu zuten.

Aterki bat zAApAArrAAdAAri
Herritarren lana arindu dute adimen artifizialeko sistemek. Adituen iritziz, halere, sistema horiek arautu beharra dago, nahi gabeko lerratzerik gabeak eta «justuak» izan daitezen.