Kultura klasikoa

Iberieraren eta euskararen zenbaki sistemak, antzekoak?

2.000 urte inguruko idazkun bat aurkitu dute Lantzen

Larrahe baskoien dibinitateari eskainitako aldare bat aurkitu dute Larunben

Duela 2.100 urteko sarraski bat

Irulegiren «irudi izoztu zabalago bat» erdietsi dute
Ikusi dute ekialdeko zona ere K. a. I. mendean abandonatu zela. Eskailera batzuk aurkitu dituzte aurten induskatutako etxebizitza
batean; orain arte, inoiz ez da halakorik atzeman Mendebaldeko
Pirinioetako Burdin Aroko herrixka batean.

Egiptoera euskaraz azalduta
Ehun urte bete dira Howard Carterrek Tutankamonen hilobia aurkitu zuenetik. Eta aurkikuntza horrek goitik behera aldatu zuen egiptologiaren zientzia. Arlo horretan aditua da Karlos Almorza Aranzadiko ikerlaria, eta xehe-xehe azaldu dizkio BERRIAri egiptologiari buruzko bitxikeria eta sekretu guztiak.

Euskararen aztarna zaharren atzetik
Euskara idatziaren lehen arrastoak X. edo XI. mendekoak dira. Susoko monasterioan aurkitu zituzten, Donemiliaga Kukulan (Errioxa, Espainia), mila glosaren artean: «Izioqui dugu» eta «Guec ajutu ez dugu».

Kastroak: kultura bat, bertsio asko
Kastroen kultura bazter orotara zabaldu zen, leku bakoitzera egokituz; Atlantikoko isurialde guztian ere bai, nahiz eta garai batean uste izan hegoaldeko kontua zela. Nola sortu ziren Erromaren garaiaren aurreko talde eta herri horiek guztiak? Historiaurrean atzera joan behar da hori pixka bat ulertzeko.

Burdin Aroa: aro bat itzalean
Kastroen kulturak zazpi mende iraun zuen, Burdin Aro osoa, eta garai haren produktu bat izan zen Irulegiko Eskua. Baina nortzuk ziren brontzezko esku hori etxeko atari batean zintzilikatu zuten baskoi horiek? Nola bizi ziren, zer erlazio zituzten inguruko herriekin eta nola moldatu ziren erromatarrekin?