IKT

Haizea entzuten jakin

Haizea entzuten jakin

New Yorkeko gazteen artean modan jarri den jokaera bati buruz ari da podcast honetan Kirmen Uribe idazlea, sakelako adimendunik ez edukitzeko modari buruz. Pantailen menpekotasunari izkin egiteko beharra sentitzen omen dute gazteek, eta harreman errealagoak edukitzeko nahia.

Afaltzeko orduan Internetik ez, gazte!

Afaltzeko orduan Internetik ez, gazte!

NUPeko hiru ikaslek Zaindari aplikazioa sortu dute, gurasoek jakin dezaten nola erabiltzen duten seme-alabek Internet. Etxeko routerrean egiten du aplikazioak kontrola, eta etxeko wifi sarea erabiltzen dutenen parametroak kontrolatu ahal dira.

Ahotsa euskarari

Ahotsa euskarari

Euskadi Irratiak duela 40 urte egin zuen lehen emisioa: 1982ko azaroaren 23an. Euskarari egindako ekarpena eta euskaldunek irrati «duin» bat izan zezaten egindako apustua aldarrikatu dituzte hasiera hartan eta gerora urte luzez bertan aritutakoek.

Zenbat kanpaina beharko dira?

Zenbat kanpaina beharko dira?

Basurtuko ospitalean haur jaioberri bat bahitua izan da, eta Arantxa Iraola kazetariak horren analisia egin du. Haren esanetan, halako portaerak ezingo dira inoiz guztiz saihestu, «baina osasun sistema publiko ahul batekin arriskua handiagoa izango da beti».

Uemako herrietan, lau ikasletik hiruk gaztelaniaz ikusi dute azkenekoz telesail bat

Uemako herrietan, lau ikasletik hiruk gaztelaniaz ikusi dute azkenekoz telesail bat

9 eta 17 urte bitarteko herritarren kontsumoa ikertu dute, ia 11.600 inkesta eginda. Hauek dira ondorioetako batzuk: Lehen Hezkuntzako ikasleetan, gaztelerazko marrazki bizidunen Clan kateak ETB3k halako bi ikus-entzule ditu, eta Netflix ‘streaming’ plataforma bi aldiz gehiago kontsumitzen da gehien ikusten diren plataformetako hurrengoa baino. 

Martxan da Ikusgela, euskarazko bideo pedagogikoen ataria

Martxan da Ikusgela, euskarazko bideo pedagogikoen ataria

Euskal Wikilarien Elkarteak filosofiako, ekonomiako eta euskal literaturako bideoak egingo ditu. Astero, hiru ataletako baten inguruko ikus-entzunezko bat kaleratuko dute. Jada ikusgai jarri dituzte BEZari buruzko bideo bat [goian ikusgai] eta Platon pentsalariari buruzko beste bat.

Sare sozialen onurez eta kalteez

Sare sozialen onurez eta kalteez

Gizarte hiperkonektatua, menpekotasuna... ajeak ikusten dizkiete sare sozialei Nerea Aranburuk eta Maddi Kintanak; ordea, uste dute badutela eraldaketarako potentziala, talde proiektuak sortzekoa. Eurak dira eredu: 'Kabala' podcasta aurkezten du Kintanak, eta umorezko bideoak egiten ditu Aranburuk.

Agurrak, etenak eta nerabeak

Agurrak, etenak eta nerabeak

Nerabeentzako euskarazko kalitatezko eskaintzarik ez dagoela eta, kezka agertu du Leire Narbaiza euskara irakasleak 'Gipuzkoako Hitza'-n argitara emandako iritzi zutabe honetan. Horren ondorioz askok euskara gaitasuna galtzen dutela dio. 

Euskarazko memeak sortzeko plataforma bat egin dute

Euskarazko memeak sortzeko plataforma bat egin dute

'Memeka.eus' proiektua memeak egin eta zabaltzeko plataforma bat da, nerabeek euskara «modu ludikoan» erabil dezaten, «euren sentimenduak adierazteko, egoera bat azaltzeko edo, besterik gabe, lagunekin dibertitzeko».