IKT

Aterki bat zAApAArrAAdAAri

Sare sozialak erdaraz mintzo dira
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako gazteen sare sozialen erabilera aztertu du Gazteen Euskal Behatokiak; hamarretik zazpi hiru saretan baino gehiagotan dabiltza egunero.
Gazteen %98k esan dute gaztelera erabiltzen dutela, eta %62k ingelesez aritzen direla. Hirugarren postuan dago euskara.

Mohammed Salem argazkilari palestinarrak irabazi du World Press Photo saria

Euskaraz sortzeko mementoa
Euskarazko eduki digitalak kontsumitzeaz gain ekoizten ere hasteko, Memeka lehiaketa antolatu dute Iametzak eta Azkue fundazioak.
15 eta 18 urte bitartekoentzat pentsatua dago, eta apirilaren 21era arte dago memeak sortzeko aukera.
Maiatzaren 3an iragarriko dituzte irabazleak, eta 200-150 euroko sariak banatuko dituzte.

Patrikako deabrua
Robert Louis Stevenson idazlearen Botilako deabrua ipuinaren istorioa gogorarazi dio Kirmen Uribe idazleari sakelako telefonoen egungo erabilerak. Idazlearen iritziz, ia denek daramate deabrua patrikan sartuta.
Iritzi berekoa izan ei da New Yorkeko alkate Eric Adams; izan ere, gazteen buru osasunari kalte egiten dietelakoan, salaketa jarri die sare sozialen bost konpainia handiri.

Gida sorta bat adingabeek Internet «egoki» erabil dezaten
Eusko Jaurlaritzak ondu du bilduma, haur eta nerabeen ardura dutenei jarraibide batzuk eskaintzeko asmoz eta, adingabeek informazioaren eta
komunikazioaren teknologiak «arduraz eta segurtasunez» erabil ditzaten.
Bilduma
online eskuratu daiteke, www.euskadi.eus/familia webgunean.

Euskara oinarri izango duen ChatGPT modukoa, gero eta hurbilago

Eusko Jaurlaritzak ez ditu debekatuko sakelakoak ikastetxeetan

Ikasgela zabaltzen ari da
Etenik gabeko bilakaera izan du BERRIAren Ikasgela egitasmoak. Webgunea martxan jarri eta kazetaritzari buruzko tailerren eskaintza egin ondotik, ikasleek eurek eginiko lanek toki bat izango dute.