IKT

Pablo Gonzalez kazetaria aske utzi dute, Errusian
Poloniaren eta Errusiaren arteko preso truke baten harira, Errusiara eraman dute. Vladimir Putin Errusiako presidenteak berak egin zien harrera elkarrekin trukaturiko presoei, Moskun.
Poloniako espetxe batean bi urte eta bost hilabete eman ditu preso Gonzalezek.

Kaka egin, euskaraz irakurri
Batxilergoko ikasleekin akordio bat egin du Danel Abando irakasleak: astegunetan euskarazko artikulu bat irakurtzea komunean kaka egiten ari diren bitartean. Irakasleak bidali dizkie artikuluak, ulermena landu eta lexikoa aberasteko asmoz.

Galbahe bat pornografiari
Espainiako Gobernuak adina egiaztatzeko aplikazio bat aurkeztu du eduki pornografikoko webguneetara sartzeko, uda bukaeran martxan jartzeko asmotan. Helburua da 18 urtetik beherakoen pornografia kontsumoa mugatzea.
Sexologoen ustez, neurria ez da eraginkorra. Haien iritziz, sexu heziketan jarri beharko lirateke baliabideak.

Zaharra ala berria?
Orereta ikastolako irakasle Haizea Saez de Eguilaz Perez irakasleak iritzi artikulu batean bildu ditu BERRIA Ikasgelaren kazetaritza tailerretan ikasi eta ikusi dutena.
Euskaldunen belaunaldi berriei begira lanean ari den komunikabide bat bertatik bertara ezagutzeko esperientzia txalotu du.

Ikasleen lanak ikasgelatik plazara
BERRIA Ikasgelaren sariketara lan interesgarri asko aurkeztu dituzte ikasleek: elikadura ohiturez, sare sozialen
erabileraz edota energia beharrez ari diren komunikazio lanak ez ezik, badira sormen lanak ere.
Ikasleen lanak jarri dira ikusgai Ikasgelaren atarian, atal berezi batean eta tematikoki elkartuta.

Amaia Arroyo Sagasta: «Teknologiaren erabileran hezi behar ditugu ikasleak»
Adimen artifiziala hezkuntzan nola erabili izan du aztergai Amaia Arroyo (Arrasate, Gipuzkoa, 1983) Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakasle eta ikertzaileak Inteligencia artificial y educación: construyendo puentes [adimen artifiziala eta hezkuntza: zubiak eraikitzen] liburuan.

Ikasgela sariketaren saridunak: Leizaran institutuko DBH 1eko ikasleak
Hamar ikastetxek aurkeztu dituzte lanak sariketara, orotara 80 lan. Lan horiek bidali dituzten 22 ikasgelen artean egindako zozketaren saria irabazi dute Andoaingo (Gipuzkoa) ikasleek. 'Ikasleen lanak' izeneko Ikasgelaren atal berrian bistaratuko dira lanak.

Nerabeak eta sare sozialak: eztabaida dezagun
Sare sozialek duten potentzial positiboa bigarren mailara pasatu dela uste du heziketa digitalean aditu Julen Linazasorok. Horregatik, sare sozialak erabiltzeko adina 18 urtekoa izan behar ote den eztabaidatzeko garaia iritsi dela uste du.

EGA egiten ikasten ari da Latxa
Latxa eredu linguistikoak ChatGPTren lehen bertsioa gainditu du EGAren atariko proba egiten, eta Trivialen. Orain helburua da Latxa erabiltzaileekin harremanetan jarduteko prestatzea. Urtebete barru-edo emaitzak espero dituzte.