Hizkuntzak
Euskarazko hitzak dituen lehen liburua aurkitu dute
De rebus Hispaniae memorabilibus liburuaren 1533ko edizioaren ale bat da, eta Mintzoa argitaletxeak eskuratu du. Liburua ezaguna zen, eta lehen edizioa 1496-1497koa da. Edizio hark, ordea, ez zuen euskarazko hitzik. Lucio Marineo Siculorena da lana.
Mozkorra
Pandemia egoerako neurri murriztaileen ingurumarian, hainbat liskar sortu dira kaleko gau giroan. Andoni Egaña bertsolariak iritzi artikulu honetan kritikatzen duena, ordea, liskar horiek izendatzeko modua da; euskarazko esamoldeak nola eta zertarako erabiltzen diren.
Ehunka irain euskaraz
Okerra da euskaraz irainik ez dagoelako ustea. Topiko bat da; oso errotuta dagoen topiko bat, ordea. Euskarazko 140 irain bildu ditu BERRIAk, eta zerrendak izan lezake segida, nahi izanez gero.
Suchetha Satish: «Oskorri taldearen abestia oso polita da»
Munduko marka bat lortu du Suchetha Satish-ek (Kerala, India, 2005), besteak beste euskaraz abestuta. Guiness World Records erakundeak haren balentria onartu du ofizialki: kontzertu batean inoiz hizkuntza gehien erabili duen pertsona da. Oskorrik zabalduriko Kanuto abestia kantatu zuen, besteak beste.
Euskara ikasgelan: gero eta gutxiago eta okerrago
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, ebaluazio diagnostikoan, DBHko ikasleek inoizko emaitzarik txarrenak lortu dituzte euskaran: %53k hasierako maila dute. Derrigorrezko eskolaldia amaitzeko bi urteren faltan, erdiek ez dute lortu erreferentziazko euskara maila (B2).
Euskal etnografia musikalaren artxibo argitaragabeak denen eskura jarri dituzte
Les Réveillées: Ethnographies musicales des territoires français et francophones, 1939-1984 proiektua denen eskura jarri berri du Didomenak, Parisko Gizarte Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Eskolako datu gordailuak.
Orotara, inoiz argitaratu gabeko 40.000 artxibo jarriko dituzte webgune batean. Mari Hirigoien musikologoak testuingurua jarri die, ulertzeko nola bilduak izan ziren Euskal Herriko artxiboak.
Monica Ojeda: «Lengoaia berez da ekintza gatazkatsua»
Eduki biolentoa duen literatura da Monica Ojeda idazlearena (Guayaquil, Ekuador, 1988), baina formaren bitartez baretua, dioenez. Badu haren obra narratibo eta lirikoak jomuga argi bat: indarkeria agertzea, hartaz hausnartu eta hura ulertu ahal izateko.
Zu zatzaizkit axola
Iruñeko Udalak 2021eko sanferminak bertan behera geldituko direla iragartzeko egindako bideoan darabilen euskararen harira, aditz forma horien erabilera defendatu du Blanca Urgell irakasle eta filologoak. Urgellen iritzi artikuluaren goiburuan bezala, Zu zatzaizkit axola leloa darabilte bideoan, adierazi nahian herritarren osasuna garrantzitsuagoa dela jaiak baino.