Hizkuntzak
Rosetta harriaren misterioa argitu zela 200 urte
Bi mende bete dira Jean-François Champollion ikertzaile frantziarrak Rosetta harria deszifratzea lortu zuenetik. Antzinako Egiptoko hieroglifoak ulertzea erronka handia zen garai hartako ikertzaileentzat, Egiptoko zibilizazioaren ezagutza eta kultura hobeto ezagutzeko modua emango zuelako.
Hizkuntzen sustapena
Irlandan gaelikoaren erabilera sustatzeko pentsatu duten proposamen baten inguruan idatzi du iritzi artikulua Goizalde Landabaso kazetariak. Zehazki, gaelikoz hitz egiten dutenak soilik bilduko lituzkeen auzo bat sortzeko proposamenari buruz. Hainbat zalantza sortu dizkio egitasmoak.
'Popa', 'estatxa', 'estropua'... arraunaren hiztegia osatu du BERRIAk
Askotan erdarazko hiztegira jo izan da arraunaz hitz egiteko, baina euskarak ere hiztegi zabala dauka arlo horretan. Arraunaren inguruko hiztegiak bilakaera nabarmena izan du urteek aurrera egin ahala.
Zortzi elkarrizketatik bat egiten da euskaraz kalean
Soziolinguistika Klusterraren azken azterketaren arabera, erabilerak ez du gorabeherarik izan 2016tik, eta eten egin da 2011tik erakutsi duen beheranzko joera. Araban, Bizkaian eta Lapurdin handitu egin da; jaitsi, berriz, beste herrialdeetan. Haurrek darabilte gehien, eta adinekoek gutxien.
Euskararen erabilera, gaitasunaren gainetik
Iñaki Iurrebaso soziologoaren arabera, euskararen jakite maila nabarmen apalagoa da sarritan irudikatu izan dena baino; euskararen erabilera, berriz, handiagoa, dagoen gaitasuna eta soilik arrazoi instrumentalak kontuan hartuta legokiokeena baino.
Neurketa egiteko beste irizpide batzuk erabili ditu. Besteak beste, euskaldunak eta erdaldunak bereizten dituen ikuspegitik continuum delakora igaro da, jakite maila desberdina dutenen multzoak bereiziz.
Euskara ona makinentzat
Euskarazko kalitate handiko corpusa sortu du EHUko Informatika fakultateko Ixa ikerketa taldeak: EusCrawl. Euskarazko hainbat komunikabideren edukietan oinarritu du, eta ondokoa izan da emaitza: 12,5 milioi dokumentu eta 423 milioi hitz. Corpusak funtsezkoak dira hizkuntzan oinarritutako aplikazioak sortzeko.
«Sinistu dezagun euskara ez dela daukagun zerbait, garen zerbait baizik»
Amaitu da 22. Korrika. Eguraldia lagun, milaka lagun bildu dira Donostian euskararen alde, eta Karmele Jaio idazleak irakurri du lekukoak barruan zeraman mezua. Denera 2.575 kilometro egin ditu aurtengo Korrikak.
Korrika beharra
Korrikaren balioari buruz ari da podcast honetan Kirmen Uribe idazlea. Euskaldunoi elkarrekin korri egiteak ematen digun alaitasuna beharrezkoa dela uste du. Eta jada denona denez, jada ez dela inorena. Hots, librea dela, libre doala.
Berbaxerka, euskararekin eta euskaraz jolasean
Egunero 15.000 eta 20.000 lagun artean aritzen dira jolasean Berbaxerkan. Hizkuntza gutxituetan izan du oihartzuna jolasak. BERRIAren webgunean dago euskaraz hitzak bilatzeko jolasa.