Hizkuntzak

Arabiar jatorriko euskarazko hitzen lilura
Arabismoak ez dira falta euskaran. Egunerokoan arabiar jatorriko hainbat hitz erabiltzen ditugu: alkate, azoka, izara... Koldo Mitxelenak iradoki zuen bazirela euskarak zuzenean hartutako maileguak.

Aurreiritziak
Ceutatik Euskal Herrira etorri eta berehala, euskara ikasten hasi zen Rafa Furnier. BERRIAra bidalitako gutun honetan, salatu du curriculumean euskararen B2 maila baduela zehaztu zuela, baina hala ere gaztelaniaz egin ziotela lan elkarrizketa batean.

Iberieraren eta euskararen zenbaki sistemak, antzekoak?
Joan Ferrer i Jane epigrafistaren hipotesiaren arabera, iberiera eta euskara «ahaidetuta» daude. Iberiar inskripzioetan aurkitutako 'ogei' hitza euskarazko hogei zenbakia izan daitekeela uste du.

Eleaniztasunaren izenean
Nafarroako PAI programako D ereduko ikastetxeek ordubete gehiago eman beharko dute ingelesez. Ezarri berri duten neurri hori kritikatu du Ion Orzaiz kazetariak bere analisian. Uste du erabaki
horrek asko trabatuko duela euskarazko murgiltzea.

Markos Zapiain: «‘Maite zaitut, fonema’, esan zezakeen Txillardegik»
Txillardegi hizkuntzalari liburua plazara atera berria du Markos
Zapianek (Irun, Gipuzkoa, 1964). Bigarren
Hezkuntzan filosofia irakasten egin du lan ibilbidea, eta propio ikasle
gazteei Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi hizkuntzalari eta idazlea nor izan zen jakinarazteko egindako lanketa bat izan zen liburuaren abiaburua.

Elhuyarren Elia itzultzaileak ahots bidezko itzulpenak egiteko aukera garatu du
Ahots bidezko
itzulpenak egiteko, aski da mikrofonoaren irudia duen botoia sakatzea,
itzultzailearekin hitz egiteko erabiliko den hizkuntza hautatzea eta
hitz egiten hastea. Eliak emaitza testu bidez edo audio bidez emango du
ondoren, itzulpenerako hautatutako hizkuntzan.

Ipar Euskal Herriko ikasleen %67k ez dute harremanik euskararekin
Frantses elebakarra da eredu nagusia, oro har; lizeoan, hamarretik bederatzi ari dira frantses hutsean. Ama eskolan eta lehen mailan dira euskarazko irakaskuntzaren daturik onenak.

Igor Leturia Azkarate: «Adimen artifizialean ez badago, beste esparru bat galduko du euskarak»
Igor Leturia Azkaratek (Arrasate, Gipuzkoa, 1971) urteak daramatza hizkuntzaren prozesamenduaren arloan lanean, eta bera ere ezustean harrapatu du azken urteetan izandako bilakaerak. Euskara ondo kokatuta ikusten du, baina gehiago behar dela dio.

Lokatzetan
Mediterraneoan jazo diren uholdeen berri ematerakoan kazetari batek egin duen iruzurra kritikatu du bere iritzi zutabean Andoni Egaña bertsolariak. Halako albisteak ongi transmititzeko izaten diren zailtasunak ere azpimarratu ditu.