Gorputz hezkuntza

Puzkerrak: lagun isilak (edo ez)

Puzkerrak: lagun isilak (edo ez)

Txantxarako eta umore eskatologikoGorputzeko iraizkinekin zerikusia duten hitzak eta gaiak erabiltzea.rako ufadak dira uzkerrak eta putzak. Hesteetako flora edo mikrobiota desorekatuen seinale ere badira, ordea. Adituek diote haize-minen maiztasunari eta usainari erreparatu behar zaiela, patologia ere bihur baitaitezke.


Mehatxurik ez?

Mehatxurik ez?

Jone Bastida kazetariak txalotu egiten du epaileak eman duen ebazpena Luis Rubiales Espainiako Futbol Federazioko presidente ohiaren aurka. Izan ere, Jennifer Hermoso futbolariari sexu erasoa egiteagatik errudun jo du Rubiales. Hala ere, atzerapausoa iruditzen zaio jokalariak jasan zuen jazarpena zigortu ez izana.

Eskola kirola: jokoa gelditu du epaileak

Eskola kirola: jokoa gelditu du epaileak

Gipuzkoako eskola kirolaren auzia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi du 12 urtetik beherako haurrek ez dutela derrigorrez eskola kirolean aritu behar klub batean jokatzeko.

Nerea Sorondo: «Aizkolarien maila asko igo da»

Nerea Sorondo: «Aizkolarien maila asko igo da»

Nerea Sorondok (Bera, Nafarroa, 1987) Donostiako Urrezko Kopa irabazi zuen abenduan. Urte bukaera ona egin duelakoan dago, eta aurten txapelketa gehiago irabazi nahi ditu.

Lehen musua: akordatzen zara?

Lehen musua: akordatzen zara?

Norberaren biografian markatuta gelditzen diren mugarrietako bat da lehen musua. Adituak bat datoz: nortasuna eraikitzen duten piezetako bat da lehen musua, eta nerabezaro-helduaro trantsizio horretan dauden sexu jarrerak hobeto ulertzen lagun dezake.

Estefania Etxebeste Giraldo: «Kirola izateaz gain, denetan laguntzen dizu harri jasotzeak»

Estefania Etxebeste Giraldo: «Kirola izateaz gain, denetan laguntzen dizu harri jasotzeak»

Euskal Herriko txapeldunordea da Estefania Etxebeste Giraldo Estefi harri jasotzailea (Ituren, Nafarroa, 2002). Duela urtebete hasi zen harri jasotzen, eta lehen aldiz parte hartu du lehiaketa horretan.

Musuen jatorria

Musuen jatorria

Nerea Osinalde EHUko Biokimika Saileko irakasleak, bere iritzi zutabean, kontatzen du zergatik hasi ginen musuak ematen. Musuak afektuarekin eta maitasunarekin erlazionatzen ditugula dio, baina, dioenez, hori ez da gertatzen munduko kultura askotan.

Katebegi txuri-urdinak

Katebegi txuri-urdinak

Hogei urte dira Realak emakumezkoen taldea sortu zuela. Bi hamarkada hauetan, emakumezkoen futbolak izan duen hazkundearen eta bilakaeraren isla izan da.

Sexu transmisiozko infekzioen gorakada

Sexu transmisiozko infekzioen gorakada

Azken hamarkadan gora doaz sexu bidez kutsaturiko gaitzak, batez ere gazte eta nerabeen artean. Adituek uste dute «lotsa» eta «ezjakintasuna» nagusi direla gazteen artean, eta sexu heziketa eta prebentzioa indartu behar direla.