Geografia-Historia
Fermin Muguruza: «Ibaiak ez du hiltzen; politika arrazistek hiltzen dute»
«Beharrezkoa» eta «urgentziazkoa»; hala definitu du Fermin Muguruza musikari eta zinemagileak (Irun, Gipuzkoa, 1963) bere azken lana: 'Bidasoa 2018-2023' dokumentala. Donostiako Zinemaldian aurkeztu du.
Migratzaileek Europara iristeko egindako bidaia kontatzen du filmak, Bidasoa inguruan hildakoak gogoratuta, eta indarkeriaz inposatutako mugak eta kontrol arrazistak salatzen ditu.
Mohammed: «Ez da justua iheslariok hainbeste hilabete igarotzea asiloa lortzeko»
Mohammed (Teheran, 1999) 2020ko otsailean iritsi zen Irandik Lesbosera (Grezia), haren sorterrian indarrean zegoen «erregimen islamista jasangaitza» zela eta. Irandik Turkiara aurrena, eta handik Lesbosera gero, itsasoz amesgaiztoz jositako bidaia egin ondotik.
Asiloa noiz emango dioten zain dago. Bien bitartean, Zaporeak gobernuz kanpoko erakundeko okina da Kara Tepe kanpalekuan. Bertan elkarrizketatu du BERRIAko kazetariak.
'Daniel' ekaitzak eragindako uholdeen ondotik, epidemia arriskua Libian
Milaka lagun hil ostean, Libiako Derna hirian ia
galdua da inor bizirik topatzeko itxaropena. Erreskate lanetan izan
diren Accion Norteko kideek azaldu dutenez, epidemiarik ez sortzea dute
orain lehentasuna. Horretarako, lehenbailehen atera behar dira uholdeetan hil zirenen gorpuak.
Euskaraz Espainiako Kongresuan
Lehen aldiz Espainiako Kongresuan, diputatuek euskaraz, katalanez, galizieraz, asturieraz eta
aragoieraz aritzeko aukera izan dute. Hizkuntza gutxituetan mintzatu ahal izateko Kongresuko araudia aldatzeko osoko bilkuran izan zen.
Euskaldunek Euskal Herrian bertan dituzten trabak salatu zituzten EH Bilduko eta EAJko ordezkariek.
Irulegiren «irudi izoztu zabalago bat» erdietsi dute
Ikusi dute ekialdeko zona ere K. a. I. mendean abandonatu zela. Eskailera batzuk aurkitu dituzte aurten induskatutako etxebizitza
batean; orain arte, inoiz ez da halakorik atzeman Mendebaldeko
Pirinioetako Burdin Aroko herrixka batean.
Espainia desegiten ari zen garaia
Duela ehun urte, Espainiako armadak estatu kolpea eman zuen eta diktadura ezarri zuen, Primo de Riveraren gidaritzapean, Espainia «hondamendira» zihoala iritzita.
Besteak beste, «separatismoaren mehatxuari» aurre egin nahi izan zioten, eta euskara galarazi zuten alor ofizialetan.
Jesus Tapia: «Neandertalak gai ziren estrategiak planteatzeko»
Aranzadi zientzia elkarteak aurkikuntza esanguratsu bat egin du San Adriango kobako aurtengo indusketan, Gipuzkoa eta Araba arteko pasabidean, Aratz-Aizkorri mendilerroan: harrizko tresna batzuk eta gizakiek erabilitako animalia hezurrak.
Berezia da haien jatorria: neandertalenak dira, duela 40.000 urtekoak gutxienez.
Victor Jara hiltzea egotzita, 25 urteko kartzela zigor irmoa ezarri diete zazpi militarri
Txileko justiziak herrialdeko diktaduraren krimenik sinbolikoenetako bat zigortu du, sententzia irmo baten bidez. Militar horietako batek bere buruaz beste egin du epaiaren berri izan ondoren.
Estatu kolpearen 50. urteurrenaren atarian iritsi da epaia —irailaren 11n beteko da mende erdi—, Pinocheten diktadura militarrari buruzko kontakizun ofizialak zein izan behar duen eztabaidan dela, gizarte giro polarizatu batean.
Ipar Euskal Herriko ikasleen %68k ez dute euskararekin harremanik izanen
Ama eskolan eta lehen mailan %43k izanen dute euskarazko irakaskuntza; 2019an %40,9 ziren. Bi puntu emendatu da lau urtean.
Bigarren maila bere osotasunean hartuta, Ipar Euskal Herriko ikasleen %21,3 dira ikasgelan euskaraz zerbait jasotzen dutenak; %18 ziren 2019an.