Geografia-Historia

Fernando Oiartzun Sagastibeltza: «Oraindik bizirik zegok hitanoa»
Hiketan mintzo da Oiartzun (Leitza, Nafarroa, 1966), 'Hika eta toka. Noka ere toka!' liburuaren egilea. Hamabost-hogei lagunen testigantzak bildu ditu liburuan, eta, hitanoz, garai bateko bizimoduaren berri eman diote.
Leitzako mintzamoldea jaso du berak, baina herri guztietarako balio dute hitanoaren gaitzek, eta konponbideak: «Belaunaldien arteko elkarlana».

Bardea, liburu ireki bat
Bardeako paisaien azalpen geologikoa begi bistan dago bisitari ororentzat, agerian baitira elementu horiek, lekuaren ezaugarriengatik. Liburua batean jaso ditu Euskal Herriko Unibertsitateak han 30 urtez egindako ikerketa lanen emaitzak: 'Nafarroako Errege Bardeak. Bisitariaren gida. Geologia'.

Sudango gatazkaren gakoak
Armadaren eta paramilitarren arteko borrokak piztu dira Sudanen. Paramilitarrek esan dute borrokan jarraituko dutela armadak amore eman arte; armadak, berriz, egoera «kontrolpean» dutela adierazi du.
Boterea eskuratzeko lehia dago Sudango armadaren eta paramilitarren arteko borroken atzean. Baina zergatik piztu da orain duela gutxi arte aliantza sendoa zirudiena? Hemen gako batzuk.

Printze txikiak 80 urte bete ditu
Antoine de Saint-Exupery idazlearen 'Printze txikia' liburua 1943an argitaratu zen lehenbizikoz, eta pizten duen ikusmira ez da apaldu. Gaur egun, 500 hizkuntza edo dialekto baino gehiagotan irakur daiteke nobela; Bibliaren ondotik, hizkuntza gehienetara itzulitako lana da.

Haize errotak vs elur oreinak
Norvegiako Auzitegi Gorenak arrazoia eman zion sami herriari 2021ean: legez kanpokotzat jo zuen Fosen penintsulako parke eolikoa, indigenen eskubideak urratzen dituelako. Samiek kolonialismo berdearen adibidetzat jo dute beren lurretan gertatzen ari dena.

Euskaldunen proportzioa apaldu eta apaldu ari da Ipar Euskal Herrian
VII. Inkesta Soziolinguistikoaren arabera, 51.500 euskaldun dira, hau da, herritarren %20,1. Egoera kezkagarria dela aitortu du Antton Kurutxarri Euskararen Erakunde Publikoko lehendakariak, eta erran du hizkuntza politika «indartsuago» bat beharko litzatekeela.

Euskaldunen erdiak baino gehiago eremu erdaldunetan bizi dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
Araba, Bizkai eta Gipuzkoan duela 30 urte baino 261.000 euskaldun gehiago daude egun. 1991tik, 16 eta 24 urtekoen artean %25etik %75era igo da euskaldun kopurua. Biztanleen %21,9k erabiltzen dute egun euskara erdara bezainbeste edo gehiago. Eremu euskaldunetan behera egin du erabilerak.

Txinarekiko menpekotasuna arindu nahi du Europak
Europak, 27 lehengai kritikoetatik hamalautan, %100eko menpekotasuna du, eta lur arraroen %98 Txinatik datoz. Lur arraroen multzoko mineralak ekonomia berdearen eta komunikazio teknologia berrien garapenaren lehengai nagusiak dira.

Hashim Ibrahim: «Denok dugu istorio bat eta hori kontatzeko gogoa»
Kabia proiektuaren asmoa da 18 eta 30 urte bitarteko gazte migratzaileen eta Euskal Herrian jaiotakoen arteko harremana sustatzea. Gazte horien artean dago Hashim Ibrahim (Takoradi, Ghana, 2004). Lagun berriak egiteko asmoz, egitasmoan izena eman zuen, eta, harrezkeroztik, Kabiak antolatzen dituen ekintza guztietan parte hartzen du.