Geografia-Historia
Non daude errefuxiatu ukrainarrak?
Polonia da Errusiaren inbasioaz geroztik errefuxiatu ukrainar gehien hartu duen Europako Batasuneko herrialdea: 1,6 milioi ia. Gobernua hasia da aterpetxe publikoetan jarraitzen dutenei partzialki kobratzen, horiek enplegu bat onartzera akuilatzeko.
75 urte Israel eratu zutela
Maiatzaren 14an 75 urte bete dira mugimendu sionistak Israel fundatu zuenetik. Palestinarrek ondo gogoan dute egun hura: biharamunean Nakba hasi baitzen (hondamendia arabieraz).
Estatu juduaren sorrerak Palestinako arabiarrak
kanporatzea ekarri zuen. 700.000 lagunek baino gehiagok egin zuten ihes
etxetik. Gaur egun, bederatzi milioi errefuxiatu palestinar bizi dira etxera itzultzeko eskubidea zapalduta.
‘Irati’ komikia berrargitaratu dute
Paul Urkijoren izen bereko filmak izandako oihartzunaren harira erabaki du Erein argitaletxeak lana berriro argitaratzea. Juan Luis Landa ilustratzailea eta Joxean Muñoz gidoilaria pozik daude beren pertsonaiek izan duten biziberritzearekin.
Datuek frogatzen dute zonifikazioak galgatu duela euskararen garapena Nafarroan
Euskaldunen kopurua gutxi handitu da 2011tik, euskararen ezagutzari buruz Nafarroako
Estatistika Institutuak egin duen ikerketa berri baten arabera. Ondorioztatu dute jaioterriak baldintzatzen duela errealitate
linguistikoa. Izan ere, muga administratiboek mugatuta dago euskararen egoera.
Fernando Oiartzun Sagastibeltza: «Oraindik bizirik zegok hitanoa»
Hiketan mintzo da Oiartzun (Leitza, Nafarroa, 1966), 'Hika eta toka. Noka ere toka!' liburuaren egilea. Hamabost-hogei lagunen testigantzak bildu ditu liburuan, eta, hitanoz, garai bateko bizimoduaren berri eman diote.
Leitzako mintzamoldea jaso du berak, baina herri guztietarako balio dute hitanoaren gaitzek, eta konponbideak: «Belaunaldien arteko elkarlana».
Bardea, liburu ireki bat
Bardeako paisaien azalpen geologikoa begi bistan dago bisitari ororentzat, agerian baitira elementu horiek, lekuaren ezaugarriengatik. Liburua batean jaso ditu Euskal Herriko Unibertsitateak han 30 urtez egindako ikerketa lanen emaitzak: 'Nafarroako Errege Bardeak. Bisitariaren gida. Geologia'.
Sudango gatazkaren gakoak
Armadaren eta paramilitarren arteko borrokak piztu dira Sudanen. Paramilitarrek esan dute borrokan jarraituko dutela armadak amore eman arte; armadak, berriz, egoera «kontrolpean» dutela adierazi du.
Boterea eskuratzeko lehia dago Sudango armadaren eta paramilitarren arteko borroken atzean. Baina zergatik piztu da orain duela gutxi arte aliantza sendoa zirudiena? Hemen gako batzuk.
Printze txikiak 80 urte bete ditu
Antoine de Saint-Exupery idazlearen 'Printze txikia' liburua 1943an argitaratu zen lehenbizikoz, eta pizten duen ikusmira ez da apaldu. Gaur egun, 500 hizkuntza edo dialekto baino gehiagotan irakur daiteke nobela; Bibliaren ondotik, hizkuntza gehienetara itzulitako lana da.
Haize errotak vs elur oreinak
Norvegiako Auzitegi Gorenak arrazoia eman zion sami herriari 2021ean: legez kanpokotzat jo zuen Fosen penintsulako parke eolikoa, indigenen eskubideak urratzen dituelako. Samiek kolonialismo berdearen adibidetzat jo dute beren lurretan gertatzen ari dena.