Geografia-Historia
Indiako espaziontzi bat iritsi da lehen aldiz Ilargiko hego polora
Abuztuaren 23tik, Ilargiko hego poloan dago Indiako Chandrayaan-3 espaziontzia. Ilargiko hego polora ailegatu den lehen espaziontzia da, eta han ilargiratu den laugarren herrialdea, AEB Ameriketako Estatu Batuen, Txinaren eta SESB Sobietar Errepublika Sozialista batasunen atzetik.
Fukushimako ur kutsatuak isurtzen hasi dira Ozeano Barera
Abuztuaren 24an hasi ziren isurtzen itsasora lehen 7,800 metro kubikoak, eta hamazazpi egun inguru beharko dituzte horretarako.
Denera 1,34 milioi metro kubiko inguru daude pilatuta zentral nuklearreko edukiontzietan, baina tona litro horiek «apurka-apurka eta era kontrolatuan» isuriko dituztela ziurtatu dute Japoniako Gobernuak eta zentralaren jabe Tepco konpainiak.
Etxemendira itzuli da Graziana
Kasualitate batek herenamonaren etxera eraman du Sam Walker, Euskal
Herrira euskara ikastera etorri den Kaliforniako gaztea. Graziana
Inda duela 120 urte atera zen Urepeleko Etxemendia baserritik. Walkerren bidaiaren lekuko izan da BERRIA.
Espainiako hauteskundeak: Sanchezi ondo atera zaio apustua
PPk irabazi ditu Espainiako Gorteetarako hauteskundeak, baina ezingo du gobernatu ez bakarrik, ez Voxekin batera. PSOEk Euskal Herriko eta Kataluniako independentistak konbentzitu beharko ditu Moncloan segitzeko.
Hondarribiko alkateak dio alardean andreak eta gizonak ateratzeko lan egingo duela
Irailaren 8an ospatu ohi dute Hondarribian (Gipuzkoa) jaietako egun handia, eta Alardea izaten da ekitaldirik garrantzitsuena. Jaizkibel konpainiak 25 urte daramatza Alardean emakumezkoen parte hartzea bermatzen; izan ere, beste konpainietan ezin izan dute normal desfilatu.
Aurten aldaketak egon daitezke, urte askoan EAJren eskuetan izan ostean, Abotsanitz plataformarena baita alkatetza.
Gure gene neandertalak
Nerea Osinalde irakasleak BERRIAren zientziari buruzko iritzi zutabean idatzi duenez, gaur egungo gizakion genomako aldaera neandertalek uste baino gehiago eragiten diete hainbat ezaugarriri: immunitateari, erritmo zirkadianoei, hezur dentsitateari, menopausiaren adinari eta biriken ahalmenari.
Remigia Etxarren, Argako erregina
Estefania de Paz aktoreak liburu batean jaso du Remigia Etxarren funanbulista ezezagunari (Iruñea, 1853-1921) buruz idatzitako antzezlana: La reina del Arga (Argako erregina). Ahanzturari aurre egin behar izan dio aktoreak, lehen mailako artista haren bidea ezezaguna baita gehienentzat.
Biktimen gorpuzkiak ateratzen hasi dira Erorien Haranetik
Espainiako Gobernua 128 biktimaren gorpuzkiak ateratzen hasi da. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan berrogei familia baino gehiago daude zain handik senideen gorpuzkiak ateratzeko.
Dnieperko presa suntsitzearen ondorioz, 40.000 lagun inguru uholdeak nozitzeko arriskuan
NBEk esan du egun batzuk pasatu arte ez dela guztiz jakingo zenbaterainokoa izan den katastrofea. Kalkulatu dute hamasei bat mila pertsonak etxea galdu dutela jada. Kievek eta Moskuk elkarri egozten diote instalazioa lehergaiekin suntsitu izana.