Geografia-Historia
-cabecera.jpg)
Pasaiako portutik dator notizia
Itsas portuetan funtzionatzeko modu jakin bat izaten dute, eta bete beharreko hamaika arau. Atoiontziak, itsasargiak, eta ababorra eta istriborra erabiltzen dituzte erreferentzia gisa, besteak beste.
20 portu baino gehiago daude Euskal Herrian, hiru motatakoak: arrantza portuak, kirol kaiak eta merkataritza portuak.

Kutsidazu bidea, Brian
Joxean Sagastizabalen Kutsidazu bidea, Ixabel liburua oinarri hartuta, Kutsidazu bidea sortu dute Alkiza eta Hernialde artean (Gipuzkoa). Juan Martin protagonistak Arrialdetik Alkizako euskaltegira joateko egunero egiten zuen bide bera da. Brian Cullen euskaldun berriak gidatuko ditu bisita gidatuak.

36ko gerra komikietan eta emakumeen ikuspuntutik
Emakumeen testigantzak oinarri hartuta, 1936ko gerrari eskainitako komiki sorta zabal bat abiatu du Bizkai marrazkilariak. Herriz herri kokatuko ditu kontakizunak, eta Bilbon amaitu asmo du proiektua. Oraingoz, lehen lana eman du argitara: Elgeta.

Ibrahim Talal Abu Saif: «Ihes egiteko erraten digute, eta guk ere hori egin nahi dugu, baina ez dakigu nora»
Martxoaren 18an hautsi zuen Israelek Hamasekin adostutako menia; bi egunetan, laurehun pertsona baino gehiago hil dituzte, eta seiehun lagun baino gehiago zauritu.
Ibrahim Talal Abu Saif (Jaffa, Palestina, 1985) Gazako herritarra da, eta bonbardatu berri duten eremuetako batean du bizitokia, Jabaliako errefuxiatuen kanpalekuan. Handik erantzun die BERRIAren galderei.

Itsasoaren azpian geratzeko arriskua
Klima krisiak itsas mailaren igoera azkartu du, eta Ozeano Pazifikoko uharte txikiak arriskuan jarri ditu. Bi segundoan behin klima hondamendiek lekualdaketa bat eragiten dute. Tuvalu da arrisku gehien duten irletako bat, eta gaur egun, mareak gora egiten duenean, herrialdearen %40 ur azpian gelditzen da.

Arabiar jatorriko euskarazko hitzen lilura
Arabismoak ez dira falta euskaran. Egunerokoan arabiar jatorriko hainbat hitz erabiltzen ditugu: alkate, azoka, izara... Koldo Mitxelenak iradoki zuen bazirela euskarak zuzenean hartutako maileguak.

Arma inportazioek gora egin dute Europan
Arma inportazioak %155 egin du gora azken bost urteetan Europan. Ukraina da munduan arma astun gehien inportatzen duen herrialdea. AEBak dira, berriz, arma gehien esportatzen dutenak; Frantzia da bigarrena.

Maurice Ravel: musika gogoan, euskara bihotzean
Bolero-z harago, orkestrarako moldeak irauli eta testura, kolore eta tonu berriak bilatu zituen musika artisau bat izan zen Maurice Ravel ziburutarra. Sarri Euskal Herrian aurkitu zuen bere ezin eta zaputzaldien sendabidea.
