Fisika-Kimika

Bost urte errautsen artean
Duela bost urte jarri zuten Zubietako erraustegiaren lehen harria. Gipuzkoako hiri hondakinak erretzeko irtenbide egokitzat aurkeztu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak. Zubietako herritarrek (Donostiako udalerria), ordea, ez zuten gauza bera pentsatzen.

Hondamendi nuklearra arrisku
Giza tragediaz gain, gerrak baditu beste ondorio batzuk ere. Ukrainako gatazkak eragin handia izan dezake ingurumenean, eta adituek arrisku bat nabarmendu dute: kutsadura nuklearra. Hamabost erreaktore dauzkate martxan.

Urtebete Marten
NASAren 'Perseverance' rover ibilgailuak urtea bete du Marten. EHU misioan parte hartzen ari da: Marteko harriak, geruzak eta hautsa ikertzen ditu, haren osagai kimikoak zein diren jakiteko. Harri bolkanikoak aurkitu dituzte oraingoz. Marten bizitza arrastoak aurkitzea da misioaren helburu nagusia.

Zaldibarko hondamendiaren arrazoiak, lurpetik argitara
Espainiako Gobernuko perituen txostena eskuratu du BERRIAk, eta argi zehazten da bertan zergatik hautsi eta amildu zen Zaldibarko zabortegia: zaborrei ez zieten mintz egokia jarri azpian, eta zakarren altuerak eragin zuen hautsi eta irristatzea.
Ikerketak agerian utzi du kontrol falta. Zaldibarko zabortegiak itxita behar zuela ondorioztatu dute perituek.

Karbono isuriak 2032an eten beharko lirateke
Lurraren berotzea 1,5 gradura mugatzeko eta klima aldaketaren ondorioak gehiago ez larritzeko eten behar lirateke isuriak. Oraingo erritmoan jarraituz gero, pandemiaren aurretik adina emisio izango dira aurten: herrialdeek iaz baino %4,9 karbono gehiago isuriko dute.

Palmako sumendiak lur berria sortuko du
Lurra etengabe mugitzen ari da, eta horren ondorioetako bat dira sumendien erupzioak. Kanaria uharteak bolkanikoak dira, erupzioek sortutakoak. Magma zenbait ahotatik atera da, eta itsasoraino heldu da. Bide horretan, hainbat etxebizitza suntsitu eta laborantzarako lurrak hondatu ditu labak: hain zuzen gerora lur bihurtuko den labak.

Zabortegiaren zigilatze sistemako akatsek eragin zuten Zaldibarko luizia
Eusko Jaurlaritzak eskatutako peritu txostenetan, ondorioztatu dute zabor masak gainditu egin zuela geotestilaren euste ahalmena Zaldibarko zabortegian, 2020ko otsailaren 6an amildu zenean.

Zergatik dira soinuak atseginak edo jasangaitzak?
Soinu guztiak ez dira berdin guztiontzat. Bi arrazoik eragin dezakete hainbat soinuekin eduki dezakegun sentsazio desatsegin hori: fisiologikoak edota psikologikoak. Izan ere, soinuen hautemateak sailkatzen du soinu bat atsegina den edo ez.
Adituen arabera, ez dago soinu atsegin edo desatsegin unibertsalik, gizaki bakoitzaren bizipenek baldintzatzen baitute.

Fosfanoa topatu dute Artizarrean
Galesko Cardiff hiriko unibertsitateko zientzialari talde batek fosfanoa (PH3) izeneko gasa atzeman du Artizarreko atmosferan. Jakin-min handia piztu du aurkikuntzak, gas hori prozesu biologikoen ondorioz sortzen delako Lurrean. Hala ere, ikertzaileek nabarmendu dute PH3 atzeman izana ez dela biziaren froga sendoa, «baizik eta azaldu gabeko kimika anomalo batena».