Fisika-Kimika
Y kromosomaren atzera kontua?
Nerea Osinalde irakasleak Y kromosoma hartu du hizpide zientziari buruzko BERRIAren iritzi zutabean. Besteak beste, azaltzen du zergatik den Y kromosoma X kromosoma baino txikiagoa; hau da, zergatik dituen gene gutxiago. Halaber, galera horri aurre egiteko Y kromosomak asmatu dituen mekanismoen berri ere ematen du.
Lurraren barne geruzak ere etenik gabeko mugimenduan
Lurraren barneko prozesuen berri izateko, uhin sismikoak erabiltzen dira. Berriki, ikerketa batek erakutsi du nukleo solidoaren abiadura moteldu egin dela, eta agerian utzi du mantuaren eta nukleo solidoaren arteko abiadura aldea.
2022ko mugarriak zientzian
Martera bidean lehenbiziko pausoak eman ziren, AEBek iragarri zuten energia errentagarria egitea lortu zuela, aurrerapenak egin ziren organo txertaketan eta txertoen teknologia berrietan, eta giza historia hobeki ezagutzeko aurkikuntza handiak ere izan ziren.
Lehen aldiz fusio errentagarria egitea lortu dutela baieztatu dute AEBek
Kaliforniako laborategi bateko esperimentuak ezarri duen mugarria aurkeztu dute Washingtonen. Lorpenak «energia garbiaren etorkizuna» aldatuko duela adierazi dute. Orain arte inork ez du lortu fusioa eragiteko gastaturiko energia baino gehiago ateratzea erreakziotik.
Unibertso urruneko supernoba baten hiru irudi lortu dituzte
Galaxia bat lente gisa erabilita lorturiko irudiei esker jakin dute izarra Eguzkia baino bostehun aldiz erradio handiagoko supererraldoi gorri bat zela eta duela 11.500 milioi urte lehertu zela.
Maia Garcia-Vergniory: «Aurkitu dugu topologia ezezaguna dela, baina ez exotikoa»
Ameriketako Fisika Elkarteak (APS) APS Fellow izendatu du Maia Garcia-Vergniory Donostia International Physics Centerreko (DIPC) ikerlaria. Zehazki, material topologikoen arloan egindako ekarpenak saritzen ditu aipamenak. Gisa horretako material berriak identifikatzeko bidea erraztu baitu.
Asteroide bat tirokatzea lortu dute
Dimorphos asteroidea izan da helburua. Ez dago Lurraren ibilbidean, eta ez dago hark planeta suntsitzeko arriskurik. Asteroidearen erdigunetik 17 metrora jo dute. Orain, kalkuluak egin beharko dituzte, jakiteko zenbat desbideratu den jotako objektuaren orbita. Zuzenean ikusi ahal izan da proba.
Frantziako zentral nuklearren egoerak prezioak igo ditu
Mantentze lanen eta herdoiltze arazoen ondorioz, Frantziako parke nuklearraren ekoizpena ia bi heren txikitu da, eta argindarra esportatzeari utzi behar izan dio.
Abuztuaren bukaeran, Frantziako 56 erreaktoreetatik hogei baizik ez ziren normal ekoizten ari. Ondorioz, garesti ari da inportatzen argindarra.
Unibertsoa «handitu» du
James Webb teleskopioak unibertso primitiboaren argazkiak atera ditu. Orain arte unibertsoari ateratako argazkirik sakonenak dira. Izarren sorrerari buruzko informazioa lortzeko irudi baliagarriak direla diote adituek: «Poliki-poliki, unibertsoaren mapa osatzen ari gara».