Filosofia

Markos Zapiain: «‘Maite zaitut, fonema’, esan zezakeen Txillardegik»

Eztabaida bat
Maialen Akizu bertsolaria eta idazleak balizko eztabaida bati buruzko kontakizun bat egin du bere eguneroko iritzi zutabean, eztabaida bat nola izan erabakitzeko ere eztabaida bat izaten duen norbaiten azaletik.
-cabecera.jpg)
Katixa Dolhare-Zaldunbideren bizitza 'bakarra'
Zergatik irakurtzen duen, literatura beretzat zer den eta beste hamaika kontu kontatzen ditu Katitxa Dolhare-Zaldunbide idazleak (Ezpeleta, Lapurdi, 1982) bideo honetan.
Idazleak protagonista dituen elkarrizketa hau Euskal Idazleen Elkarteak egin du, 'Zipriztinak' izeneko atalean.
-cabecera.jpg)
Mariasun Landa: «Ikuspegi pedagogikoa da haur eta gazte literaturaren gaitz endemikoa»
Mariasun Landa idazleari (Errenteria, Gipuzkoa, 1949) Emakunde saria eta Gutun Zuria jaialdiaren saria eman dizkiote berriki. Lau hamarkadako literatur ibilbidea txalotu diote, haur eta gazte literatura modernizatzeko egin duen ekarpena laudatu, eta iruditeria berdinzale bat sustatu izana eskertu.

Karl Marx ulertzeko gakoak
Karl Marx filosofoaren teoria komunisten gakoak azaldu ditu Ikusgelak bideo batean. Hain zuzen ere, otsailaren 21ean bete dira 176 urte Alderdi Komunistaren Manifestua argitaratu zela.

Klase magistrala
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakasle Unai Artabe Oleak uste du irakasleek alboratu egin dituztela klase magistralak, eta salatu du «irakaskuntza mekanizistarekin» nahasten dela irakasteko modu hori.
Haren irudiko, «hezkuntza modernoak» ezin du gaitzetsi klase magistrala, behar-beharrezkoa baita: «Izan ere, ikasleak ezin ditu ezagutzak hutsetik eraiki».

Adimen artifiziala: fikziotik errealitatera
GPT-4 txatak agerian utzi du adimen artifiziala ez dela jada etorkizuneko kontua. Adituek diote aurrerantzean geroz eta arlo gehiagotara zabalduko dela, baina zer da adimen artifiziala? Nola funtzionatzen du, eta nola aldatuko du gaur egungo bizimodua?

Curridigi: digitalizatu ala hil?
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako irakasleek jaso behar duten formakuntza digitala kritikatu du Iñigo Martinez Peña irakasleak artikulu honetan. Batik bat, salatu du ez dela behar bezala pentsatu eta antolatu teknologia zertarako eta nola erabili.

Kerobiak adimen artifiziala erabili du bere azken bideoklipa egiteko
«Teknologiaren kuriositate hutsak bultzatuta» egin dute 'Gora bizitza (eta esplorazioko beste zenbait aurrebaldintza)' singlearen bideoa. Ikasteko erabili dute prozesua: «Sormenaren inguruko gogoeta egin dezagun; ez gaitezen erori teknika aurrerabidearen miresmen hutsean».