Ekonomia-Ekintzailetza
Kontraerranak, udarak emanak
Estitxu Arozena Albizuk kontraerranei kantatu die bertso idatziotan. Mutrikun (Gipuzkoa) jaio zen, 1975ean, eta hiru hilabeterekin joan zen Lesakara (Nafarroa). Han hazi zen bertsolari gisa, eta 16 urterekin hasi zen plazetan. Bitan irabazi du Nafarroako Bertso Txapelketa: 1995ean eta 1998an. Bertsolaritza irakasle da ikastetxeetan eta bertso eskoletan.
Arbonatik
Arbonako lurren okupazioaz egin ditu bertsoak Maindi Murua Berrak (Azkain, Lapurdi, 1989). Familiatik zaletasuna jaso, eta Donibane Lohizuneko ikastolako bertso eskolan egin zituen lehen urratsak. Eskolarteko txapelketetan parte hartu zuen, eta Xilaban gero, 2010., 2012. eta 2020. urteetan. 2011n Hernandorena saria irabazi zuen.
Koro Lores: «Nahi dudan gauza bakarra hemen geratzea da»
Koro Lores Costa Donostian bizi da, familiarekin. Lores eta haren ama etxerik gabe geratzeko arriskuan daude, Sareb banku txarrak ez dizkielako kontratuak berritu nahi orain arteko baldintzetan. Negoziatzea «ezinezkoa» dela dio. Arrisku berean dira Donostiako Egia auzoko bloke berean bizi diren maizter gehiago.
Bat-bateko geldialdi ekonomikoak hainbat ondorio kaltegarri eragin ditu
Pandemia deklaratu zutenean, 2020ko martxoan, krisi bat hasi zen Euskal Herrian eta munduko herrialde gehienetan, jarduera ekonomikoa geratzeko erabaki politiko kontzientearen ondorioz. Oraindik amaitu ez den beste krisi ekonomiko bat ekarriko du horrek hainbat urtez, eta, okerragoa dena, ondorio kaltegarriak jasanaraziko.
Hidrogenoarentzako gasbide bat eraiki nahi dute Bilboko portutik Zorrotzaurreraino
Asmoa da urtean 20.000 tona hidrogeno ekoiztea, eta karbono dioxido isuriak milioi eta erdi tona murriztea urtero. Horri bide emateko eraiki nahi dute gasbidea Bilboko portutik Zorrotzaurreraino, ibaiaren azpitik.
Gobernuz kanpoko erakunde batzuen iritziz, ordea, gasbide jabeen iraupen estrategia besterik ez dira hidrogenoari eman nahi dizkioten erabileretako batzuk.
Zenbat balio du benetan Zarako jertse batek?
Zararako lan egiten duten ekoizleek erdia baino gutxiago jasotzen dute jantzi bakoitzeko, Suitzako ikertzaile talde batek kalkulatu duenez. Ikerketa beren kabuz egin dute, Zarak ez baitie eskatutako informaziorik eman.
Soldata finlandiar bat
Finlandian, oinarrizko errenta unibertsala probatu dute 2017an eta 2018an, eta, behin-behineko ondorioen arabera, dirua jaso duten 2.000 pertsonek estres gutxiago eduki dute tarte horretan, eta lan egiten jarraitu dute. Gaiaren inguruko eztabaida zabaltzeko lagundu du Finlandiako esperientziak.
Oinarrizko errenta unibertsala hauxe da: herrialde bateko herritar guztiek erregulartasunez eta baldintzarik gabe jasotzen duten diru kopurua.