Biologia-Geologia
Zer kontatuko dute asteroidetik ekarritako harri hautsek?
Bennu asteroidearen harriak eta hautsak jaso, eta Lurrera itzultzea lortu du NASAk. OSIRIS-REx misioak jasotako laginak mundu osoko 233 zientzialariren artean banatuko dituzte.
Zientzialariek badakite molekula organiko asko dituela asteroideak, eta
uste dute noizbait urak eraldatu zituela horiek. Biziaren jatorriari buruz gehiago ikasteko balio dezakete laginek.
Espezie inbaditzaileen sustrai arrotzak, errotuegi
Galdu diren izakien %60 espezie inbaditzaileen ondorioz galdu dira. Ikertzaileen arabera, espezie horien hedapena «lehenbailehen» geldiarazi behar da, biodibertsitatea babesteko eta klima krisiari aurre egiteko.
Antropozenoaren hasieran ote gaude?
Antropozenoa epoka geologiko moduan ezartzeko eztabaida zientifikoak beste pauso bat eman du: Kanadako Crawford lakuan, Lurra epoka geologiko horretan sartu dela erakusteko froga gehiago aurkeztu ditu horren aldeko antropologoen lantaldeak.
Antropozenoaren hasieran garrantzi handia duen osagai baten aurkikuntza azpimarratu dute: plutonioa.
Jesus Tapia: «Neandertalak gai ziren estrategiak planteatzeko»
Aranzadi zientzia elkarteak aurkikuntza esanguratsu bat egin du San Adriango kobako aurtengo indusketan, Gipuzkoa eta Araba arteko pasabidean, Aratz-Aizkorri mendilerroan: harrizko tresna batzuk eta gizakiek erabilitako animalia hezurrak.
Berezia da haien jatorria: neandertalenak dira, duela 40.000 urtekoak gutxienez.
Indiako espaziontzi bat iritsi da lehen aldiz Ilargiko hego polora
Abuztuaren 23tik, Ilargiko hego poloan dago Indiako Chandrayaan-3 espaziontzia. Ilargiko hego polora ailegatu den lehen espaziontzia da, eta han ilargiratu den laugarren herrialdea, AEB Ameriketako Estatu Batuen, Txinaren eta SESB Sobietar Errepublika Sozialista batasunen atzetik.
Fukushimako ur kutsatuak isurtzen hasi dira Ozeano Barera
Abuztuaren 24an hasi ziren isurtzen itsasora lehen 7,800 metro kubikoak, eta hamazazpi egun inguru beharko dituzte horretarako.
Denera 1,34 milioi metro kubiko inguru daude pilatuta zentral nuklearreko edukiontzietan, baina tona litro horiek «apurka-apurka eta era kontrolatuan» isuriko dituztela ziurtatu dute Japoniako Gobernuak eta zentralaren jabe Tepco konpainiak.
Gure gene neandertalak
Nerea Osinalde irakasleak BERRIAren zientziari buruzko iritzi zutabean idatzi duenez, gaur egungo gizakion genomako aldaera neandertalek uste baino gehiago eragiten diete hainbat ezaugarriri: immunitateari, erritmo zirkadianoei, hezur dentsitateari, menopausiaren adinari eta biriken ahalmenari.
Otsoen itzulera
Otsoez mintzo da BERRIAren klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko Kinka podcasta; otsoez, espezie babestu gisa duten izendapenaz eta abereei erasotzean sortzen dituzten kalteez, besteak beste.
Berehalako neurrien proposamena lurraren berotzea mugatzeko
Lurraren berotzea mugatzeko ehun neurri baino gehiago bildu ditu Drawdown proiektuak. Besteak beste, eguzki energia sustatzea, jakien ekoizpena kontsumo
errealera egokitzea eta deforestazioa geratzea proposatu du. Egitasmoan, nabarmendu dute orain har daitezkeen neurriek dutela ahalik handiena.