Biologia-Geologia
AHTaren lotunea: Aralar zulatu ala Urbasa-Andiaren magalean eraiki
Amonite bat topatu dute Langraiz Okan: 60 bat zentimetroko diametroa du
Hezkuntza ekosoziala, larrialdi garairako
Ikasleak klima aldaketaz kontzientziatzeko helburuarekin, hezkuntza curriculumak aldatu zituzten Hego Euskal Herriko erakundeek, eta ikastetxeak egokitzen ari dira orain.
Zenbait adituren iritziz, baso eskolek ekarpen garrantzitsua egin dezakete.
Petrolioaren azken tantak?
Konexioa egin dute 'Lur-1'-ekin, osorik Euskal Herrian egindako lehen satelitearekin
Abuztuaren 16an, ostirala, 20:56 zirenean, espazioratu zuten osorik Euskal Herrian egindako lehen satelitea. Kaliforniatik (AEB) bota zuten, Elon Musk enpresari estatubatuarraren SpaceX enpresaren Falcon 9 suziri batean. Hamasei ordu geroago, larunbateko 12:42 zirenean, satelitearekin konexioa egitea lortu zuten.
Iratiko oihana biosferaren erreserba izendatu du Unescok
Iratiko biosferak Zaraitzu eta Aezkoa ibarrak hartuko ditu, eta 537 kilometro koadroko eremua izango du. Biosferak Euskal Herriko basorik handiena hartzen du, eta Europako eremurik handieneko pagadi-izeidi basoen artean bigarrena da.
Euskal Herriak hiru biosfera erreserba ditu orain. Urdaibaikoa da horietako bat: 1984ko abenduan eman zion Unescok izendapen hori. Bardea da bestea: 2000. urtean izendatu zuten.
Galbahe bat pornografiari
Espainiako Gobernuak adina egiaztatzeko aplikazio bat aurkeztu du eduki pornografikoko webguneetara sartzeko, uda bukaeran martxan jartzeko asmotan. Helburua da 18 urtetik beherakoen pornografia kontsumoa mugatzea.
Sexologoen ustez, neurria ez da eraginkorra. Haien iritziz, sexu heziketan jarri beharko lirateke baliabideak.
Tximino baztanga
Ez da gaixotasun berri bat. 1970ean atzeman zen aurreneko kasua gizakietan, Kongoko Errepublika Demokratikoan, eta, urteetan, Kongo ibaiaren inguruan izan dira kasu gehienak. Birus baten bi aldaerak eragiten dute. Iaztik, egoerak txarrera egin du Afrikan: %160 inguru areagotu dira kasuak.