Balio etikoak
Biolentzia
Jule Goikoetxea EHUko irakasleak argudiatu du biolentzia bortxa fisiko zuzenera murrizteak ezeztatu egiten duela «humanitatea giza talde semiotiko gisa». Horrela, indarkeriaren adibide ugari lotu ditu, hainbat esparrutakoak, indarkeriaren esanahia osorik hartzeko aintzat, eta kontuan izateko horren ondorioz eragiten diren egoerak.
Iris Dominguez: «Jendeak behin eta berriro esaten dizu alde bat aukeratzeko»
Trans ez-binarioa eta pansexuala da Iris Dominguez LGTBI aktibista (Iruñea, 1992). Bisexualitatea oharkabean igarotzen dela esan du: ikusezina dela, jendeak ez duela ulertzen, eta aurreiritziak daudela, baita LGTBI komunitatean bertan ere. Hala ere, uste du gazte asko identifikatzen direla bisexual gisa.
Sarah Gottlieb: «Deseraiki ahal izateko, zuritasuna onartu eta tratatu egin behar da»
Zuritasunaz indibidualki eta kolektiboki hausnartu behar dela uste du Sarah Gottlieb ekintzaile eta hezitzaileak (Chicago, AEB, 1986). Jarrera arrazistetan baino gehiago, gizarte eraikuntzaren ondoriozko portaeretan jarri ohi du arreta.
Ezkutuko ehiza: ustelkeriak eta beharrak ahalbidetzen duten aberatsen gutizia
Roberto Fraile eta David Beriain kazetariak ezkutuko ehizari buruzko dokumental bat egiten ari zirela hil zituzten, Burkina Fason. Pertsonen, armen eta drogen trafikoaren ondoren, urtero diru gehien mugitzen duen legez kanpoko jarduera da ezkutuko ehiza.
Jarduera horren kontra eta eragiten dituen kalteak konpontzen dihardute, besteak beste, Kongoko Errepublika Demokratikoan.
Mikel Aiestaran: «Zatiketen hiria da Jerusalem»
Javi Julio: «Ezin daiteke normalizatu jendea itsasoan hiltzen ikustea»
Greziako Lesbos uhartean errefuxiatuen erreskate batean bizi izandakoa oinarri hartuta, Aita Mari dokumentala ondu du Javi Julio zinemagile eta argazkilariak (Donostia, 1978).
Gizarteari errefuxiatuen errealitatearen berri eman eta eskuin muturreko alderdiek zabaltzen duten diskurtsoaren alternatiba izatea lortu nahi dute.
Umiltasuna
Futbolari profesionalek kobratzen duten soldatarekin museo bat baino gehiagoren urteko jarduna finantzatu daitekeela-eta, zenbait gogoeta egin ditu Haizea Barcenilla arte historialari eta EHUko irakasleak iritzi artikulu honetan.
Koro Lores: «Nahi dudan gauza bakarra hemen geratzea da»
Koro Lores Costa Donostian bizi da, familiarekin. Lores eta haren ama etxerik gabe geratzeko arriskuan daude, Sareb banku txarrak ez dizkielako kontratuak berritu nahi orain arteko baldintzetan. Negoziatzea «ezinezkoa» dela dio. Arrisku berean dira Donostiako Egia auzoko bloke berean bizi diren maizter gehiago.
Amona bat adoptatu
Zaharren eta gazteen arteko harremanaren balioaz ari da artikulu honetan Jose Mari Pastor kazetari eta EHUko irakaslea. Gogoeta egin du nola hobetu daitezkeen pandemiaren ondorioz agerian geratu diren egoerak; besteak beste, bakardadea.