Balio etikoak
Hil egin da zerri transgeniko baten bihotza jaso zuen gizona
Bi hilabetez iraun du bizirik, baina duela egun batzuk okerrera egiten hasi zen haren osasuna. Ebakuntza honekin, lehen aldiz, arrakastaz lortu zuten gizaki bati genetikoki eraldaturiko txerri baten bihotza txertatzea.
XXI. mendeko sorginkeria
Kongoko Errepublika Demokratikoko Hego Kivu eskualdeko 28 emakume hil zituzten iaz sorgin izateaz akusatuta. BERRIAko kazetari Maddi Ane Txoperena Iribarrenek han bertan jaso ditu hainbat testigantza.
Zaintzeko beste modu bat aldarri
Pandemiak agerian utzi du zaintza guztiz beharrezkoa dela eta, aldi berean, egungo eredua agortuta dagoela, feministen aburuz. Hori dela eta, zaintza sistema publiko baten inguruko aldarria
zabaltzen ari da mugimendu feministan.
Ukrainarrak, poloniarren babesean
Amagoia Mujika Tolaretxipi BERRIAko berriemaile berezia Ukraina eta Polonia arteko mugan izan da, Dorohusken, gerratik ihesi datozenen testigantzak biltzen.
UNHCR Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatariaren arabera, «mende honetako errefuxiatu krisirik handiena» da. Dagoeneko milioi bat ukrainarrek utzi dute herrialdea; egun bakar batean [martxoaren 2an] 200.000 lagun irten ziren Ukrainatik.
Ukrainako gerra: nola heldu da honaino?
Garaian garaiko
testuinguruak baldintzatu du Errusiaren eta Ukrainaren arteko gatazka: Industria Iraultzak,
Holodomorrak, Bigarren Mundu Gerrak, SESBren desagerpenak..., eta,
orain, AEBek, Putinek, gasaren inguruko interesek eta abarrek. Errusiak otsailaren 24an hasi zuen Ukrainaren kontrako azken erasoa.
Ukraina Txinarentzat: Mendebaldea proban jartzeko aukera
Olatz Urkia kazetariaren arabera, inbasioa ez dator bat Txinaren filosofiarekin; hala ere, nazioarteak Putinen jarrera kondenatu du, eta Pekinek, berriz, tonu neutralagoa hartu du. Urkiaren arabera, Ukraina «laborategia» da denentzat: «Mendebaldea urrunetik neurtu ahal izateko aukera paregabea da».
Jevhen Fedtxenko: «Desinformazioaren gerra 2014tik egon da Ukrainan»
Mosku lurrez, itsasoz eta airez ari da Kieven kontra, baita ziberespaziotik eta informazioaren arlotik ere. Ukrainako Stop Fake fact checking plataformako zuzendari eta kazetari Fedtxenkoren ustez, Kremlinek informazioa erabili eta bere «kontakizuna garatu» nahi du.
«Askatasun osoz bizi nahi dugu»
Ukrainako herritarrek herrialdea euren intereserako erabiltzea leporatu diete Ekialdeko eta Mendebaldeko blokeei. Eta dei egin dute: «Askatasun osoz bizi nahi dugu, inoren esku hartzerik eta inolako jazarpenik gabe» [adierazpen hauek Errusiak eginiko operazio militarren aurrekoak dira].
Alberto Barandiaran: «Hedabideek sexu abusuei garrantzia emateak asko lagundu du isiltasuna hausten»
Alberto Barandiaran kazetariak 'Ez duzu abusatuko' liburua (Txalaparta, 2017) kaleratu zuen Iñigo Astiz eta Miren Rubiorekin batera. Euskal Herriko Elizako pederastia kasuei buruzko lehen liburua da; 50 elkarrizketa baino gehiago egin zituzten lana osatzeko, eta hainbat kasu berri argitaratu.